Zu zara orain txoria
Urtarrila 24 2012 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

2012-01-24: "Zu zara orain txoria"

Urtarrila 24 2012 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

2012-01-24: "Zu zara orain txoria"
Urtarrila 15 2012 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila
Jakingo duzue bezala, aste honetan BIOK liburudendak agur esan digu, izen horrekin behintzat. Ez da erraza Basauriko euskaldunontzat bi lagun nekaezin hauen lana zein garrantzitsua izan den adieraztea. Hori dela eta, Euskarabilako ordezkaritza bat beraiekin egon da, gure esker ona adieraziz.
Merezimendu osoz jaso zuen BIOKeko bikoteak Basauriko euskaldunon esker ona. BIOK liburu-denda euskararen eta euskal kulturaren etxea izan dugu denok urte luzeetan eta konpromisoz beteriko hasierako garai haietatik gaur egungo krisi egunetara arte, adorez eta duintasunez aritu dira beti erakusmahaiaren atzean zein liburuz beteriko apaletan aholkulari. Zorte on hemendik aurrera hasiko duzuen bizitza berrian eta, lasai hartu, guk “goazen BIOKera!” esaten jarraituko dugu. Eskerrik asko, benetan!
Urtarrila 2 2012 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila
Kaixo lagunok!
Hilabete baino gehiago da “Zergatik ez?” saio hura egin genuela eta, esan bezala, beste
hiru saio egiteko asmoa daukagu. Topagunekoekin batera hiru saio horien diseinuan
ibili gara eta gabiltza oraindik ere. Lehenengoa dagoeneko nahiko lotuta daukagu,
baita hiruretarako datak zehaztuta ere eta horren berri ematera gatozkizue oraingoan.
Aurreko saioak bi egunetan banatu genituen, ostiral eta larunbatean. Hemendik
aurrerakoak saio bakarrekoak izango dira, eta ahalik eta jende gehienak posible izan
dezan, larunbatetan izango dira. Hauek dira data zehatzak zuen agendetan apunta
ditzazuen: urtarrilaren 28a, otsailaren 25a eta martxoaren 10a. Hiru ordukoak izango
dira saio hauek: 10etan hasi eta 13:30ak arte, hamaiketakorako tartetxo bat eginda.
Zer da saio hauetan jorratu nahi duguna? Norbanako moduan egin ahal dugunaz gain,
zer egin dezakegun elkar hartuta. Norbanakoaren planotik komunitaterako saltoa egin
nahi dugu eta denon artean hori Basauriko egoerara nola egokitu erabaki.
Urtarrilaren 28ko saioaren lehen zatian Oskar Zapatak gaia bideratzeko elkartegintza
eta beste hainbat konturi buruzko sarrera egingo digu eta bigarren zatian, baita otsaila
eta martxoko saioetan ere, prozesu parte-hartzaile eta dinamiko batean murgilduko
gara. Guzti horretarako Topaguneko lagunen laguntza eta gidaritza izango dugu.
Saioak ganoraz prestatzeko zenbat lagun egongo garen jakitea garrantzitsua da
guretzat; beraz, animatuko bazina euskarabila@topagunea.com helbidera mezu bat
bidaltzea nahiko.
Amaitzeko, honekin batera euskararen eguna zela eta durangarrek Berriara bidalitako
iritzi artikulu bat bidaltzen dizuegu gogorik izanez gero irakur dezazuen. Durango eta
Basauriren arteko aldea nabarmena bada ere mezua noranahiko egokia dela uste dugu
eta baliagarria izango zaigu gogoetarako.
Urte berri on!
EUSKARABILA EUSKALDUNON ELKARTEA
Abendua 20 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Gilkitxaro - 8 begi (2011-12-20)
“8 BEGI” – Lau dimentsioko komedia
“Luli Patatax eta Ander Bakon ezusteko eder baten ondorioz ikusmenaren inguruko komedio-simposium-absurdua aurkeztuko dute. Horrela, zortzi begiz eta hamaika betaurrekoz baliatuta munduari begiratzeko modua eta bizitza ikusteko fundamentu berria aurkituko dute.”
Kafe antzerki giroko komedia ero eta erritmo biziko honetan aktore bi taula gainean daude.
Publikoarekin harremana zuzena eta etengabea da.
Horrela zenbait eszena eta esketx eskainiko dute umorearen eta irudikeriaren bidetik.
Antzezlan honek azken urteetan taularatutako “Honolulu, leku bat” eta “Mirande Kabareta” lanen osagaiak uztartzen ditu.Batetik lehenengoaren kutsu komiko-poetikoa mantentzen baitu eta, bestetik, kabareta.
Izan ere, 8 BEGI sortzerako orduan XX. mende hasieran Alemaniako Karl Valentin idazleak proposatutako zenbait testuetatik abiatzen baitira.
Azaroa 22 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila
Iñaki Perurena harrijasotzaileak hitzaldi honetan harriak eman dion bizia edo harriarekin bizitzeko zentzua azaldu du.
- Harria munduan eta euskaldunok harritik kirola.
- Gure beste harriak: leizeak, margoak eta trikuharriak.
- Gazteluak eta herri euskaldunok bere burujabetza babesten.
- Harriak jasoaz beste bideak aurkitu.
- Harriak jasotzeko izan duen filosofia, harriekin hitz egin, harriak lagun.
- 40 urteko harriekiko bideaz ere hitz egin du.
Informazio gehiago nahi izatekotan hona hemen lotura interesgarri bat: http://www.youtube.com/watch?v=LLicglBs4oo

Harri eta Herri
Azaroa 18 2011 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila
Duela zenbait urte, Zuberoako Eperra Ikastolaren aldeko kanpainan hartu genuen parte, eraikin berrirako dirua Hego Euskal Herriko hainbat herrirekin batera bilduz.
Baina eraikina txiki gelditu zitzaien eta iaz abiatu zituzten handitzeko lanak. Berri ona izanik ere, dakizuen bezala, birmoldaketa horien finantziazioaren zati handia gurasoek hartu behar dute. Guraso hauek beren seme-alabak euskaraz hezteko eta bizitzeko hartu duten erabakia sendoa da, eta, argi dago, gure laguntzarekin berriz lortuko dutela. Zuberoako produktuak zituzten poltsak jarri zituzten garai hartan salgai, eta, jende askoren ahaleginari esker, inondik ere espero ez zuten erantzuna jaso zuten. Horrexegatik jarraitzen dute beren eskaintza gozo hau egiten.
| Ardi gazta (1 kg)
Patea ahate gibelarekin (200 gr) Gurinezko gaileta pakete batTxahalki kontserba piperrekin, berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest (750 gr)
PREZIOA: 50 €
|
Ardi gazta (1 kg)
Eztia (500 gr) Patea ahate gibelarekin (200 gr) Gurinezko gaileta pakete bat
PREZIOA: 37 €
|
Lagun zuberotarrek esan bezala: “Züen parte hartzean bermatzen gira, eta esperantxa dügü hebenko mozkinak ontsa gozatüko dütüzüela”. Beraz, bidali euskarabilara beheko datuak (azaroaren 18ra arte). Eskaria jasotzean egingo dugu ordainketa, hau da, abenduaren 19ko astean.
&…………………………………………………………………………………………………………………………
Izen-abizenak ___________________________ Telefonoa__________Erosi nahi den poltsa kopurua: _______ 50 € _______ 37 €
|
Mozkinak
Azaroa 18 2011 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila
Azaroa 9 2011 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian euskarabila

Idazleekin solasean 2011-11-09: Koldo Izagirre
“Euskaraz hitz egitea, bizi garelako froga ematea da.
Honainokotu garela, oraino ez garela hil esateko modua da euskaraz goraki aritzea, ez dakienari egitea. Minoria bat garela ari gara erakusten, eta zergatik garen ez ginena: ez dakit dakizun, ez baldin badakizu utziko dut neurea, gauza naiz zurean, baina jakin ezazu, jakin ezazu ni zer, nik zer.Nahiago nukeen.
Itoan eta baztertua bizi den hizkuntzaren hiztunak badu mintasun bat barruan. Eta noizetik noizerat kontatu beharra dauka, botatu beharra dauka, goitiko batean bezala, zer hori. Mintasun guztiek eskatzen duten terapia da, eramangarriak izanen badira. Hizkuntzarena hitz eginez eztitzen da, berbatzea bera dugu sendagarri. Gordea azaltzeak dakarren lasaitu larria.
Larria, frogak ematen bizi beharra ez delako samurra.
Gure hitza potakar higuingarria delako normaltasunaren espaloian.”
Urria 7 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila
Iraila 11 2011 - Familia euskaldunak-(e)n kategorian euskarabila
Data: 2011.eko irailaren 9, 10 eta 11.

Bidarraira irteera
Argazkiak