Aitor Etxebarria, Gorka Ganboa, Jose Mari Eizagirre, Aritz Bidegain, Iñaki Pikabea eta Ana Mari Karrikaburu: “Zazpiak bat sukalde lanetan”.

Sukaldaritza ikastaroa 8 (errezeta liburuxka 2€)

Sukaldaritza ikastaroa 8 (errezeta liburuxka 2€)

Argazkiak:


Aitor Etxebarria

Aitor Etxebarria

Aitor Etxebarria: 35 urteko bergararra, Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolan egin zituen sukaldari ikasketak, hiru urtez. Geroztik, Euskal Herri zein atzerriko hainbat jatetxetan aritu izan da (Bergara, Donostia, Bordele, Ezkarai, Bartzelona, Laguardia, Baraibar eta Gasteiz). 2004ko irailean Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolan irakasle lanetan hasi zen eta une honetan lan hori, Langarikako Laua Jantokian burutzen duenarekin uztartzen du.


Gorka Ganboa

Gorka Ganboa

Gorka Ganboa: 38 urteko sukaldari basauriar hau, 2000. urteaz geroztik Deustuko Bordatxo jatetxe ezaguneko bazkide eta sukaldaria dugu. Artxandako Ostalaritza eskolan ikasita, hainbat jatetxetan aritu da ofizioa lantzen.
Sukaldaritza tradizionaletik abiatuta, gaurkotasun ukitu eta ekarpenetarako joera du bere estiloak. Bordatxo jatetxean, jantokiko zerbitzuaz gain, pintxo eskaintza erakargarria proposatzen du, beti ere, ukitu pertsonal eta desberdina emanez. Berak proposatuko menua honakoa da: porrusalda, txipiroiak bere saltsan eta tostadak.


Joxe Mari Eizagirre

Joxe Mari Eizagirre

Jose Mari Eizagirre “Aldapa”: Gipuzkoako Aginaga herrikoa dugu gure artean izango den sukaldari hau. Sukaldaria afizioz, ofizioz barazkizaina da-eta. Bere inguruko herri-afari eta lagunarteko otordu guztietako saltseroa, Aginaga herriko elkarte gastronomiko guztietan ezaguna dugu Joxe Mari eta haren bitartez otordu berezi bat nola prestatu ikasiko dugu. Berak proposatutako menua: zerbak, rapea txakolin eta pikillo saltsan eta jogurt moussea sagarren gainean, sagardo karameluarekin.


Aritz Bidegain

Aritz Bidegain

Aritz Bidegain: 24 urteko sukaldari uztariztarra da. Sukaldari ofizioa Miarritzeko Ostalaritza Lizeoan ikasi zuen 1997tik 1999ra. Geroztik ostatu eta jatetxe askotan egona da lanean, baina bereziki Ezpeletan hiru urtez ostatu ttipi batean (Xinaren ostatuan). Une honetan zaharretxetan ibiltzen da ordezkapenak egiten, ostalaritzaren ordutegi pizu eta gogorrekin nazkatu egin baitzen. Bestalde mendizale eta bertsozalea ere bada.


Iñaki Pikabea

Iñaki Pikabea

Iñaki Pikabeak sukaldaritza ikasketak burutu zituen Donostiako Luis Irizar sukaldaritza eskolan 1992tik 1994ra. Ikasle zelarik, Hotel Londresek antolatutako eskolarteko sukaldaritza lehiaketan parte hartzeko aukeratua izan zen, eta baita irabazle suertatu ere Jon Eizagirrerekin bat osatutako bikotean. Sukaldaritza praktikak jatetxe askotan egin zituen, Arzak eta Bodegon Alejandro eta Pariseko Le Clovis jatetxeetan besteak beste. Behin sukaldaritza ikasketak bukatuta, Euskal Herriko jatetxe desberdinetan lan egiteko aukera izan zuen: Akelarre, Urepel, Matteo eta Trinkete Borda. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Argetinako Euskal Etxeek elkarlanean antolatutako “Euskal Sukaldaritza astean” parte hartu zuen Necotxean (Argentina), Gipuzkoako sukaldaritzaren izenean. 1996an Berako Zalain jatetxean hasi zen lanean, eta bertan pasa zituen 5 urte. Sasoi honetan, sukaldaritza ikastaroak eman zituen Bortzirietako herrietan eta TTipi telebistan kolaborazioak egiten hasi zen astero. 2000.urtean Zubiondo jatetxearen sorreran lagundu zuen eta sukaldeko arduradun nagusi izan zen. 2001ean, Etxalarren ireki zuen bere jatetxea, Etxalarko Herriko Ostatua, iaz arte, berriz Zalain jatetxean hasi zela. 2004an sukaldaritza ikastaroak eman zituen Udako Euskal Unibertsitatean (Iruñea). Gaur egun, kolaborazioak egiten ditu Euskal Herriko zenbait hedabiderekin: Ttipi-Ttapa telebista, Euskal Herria Irratia eta Euskadi Irratia, Faktoria saioan.


Aña Mari Karrikaburu

Aña Mari Karrikaburu

Aña Mari Karrikaburu: Zuberoatik datorkigu Aña Mari Karrikaburu, Altzürükün jaio eta gaur egun Montorin bizi dena. Txiki txikitatik izan du sukaldearekiko lotura, bere amona zena etxerik etxe ibiltzen baitzen ospakizunetako bazkariak prestatzen. Etxeko sukaldean aritzeari gustua hartuta dugu, beraz, Aña Mari. Bere lanak ere zerikusia du mundu honekin, Ligiko kontserba lantegi txikian prozesu osoa eskuz egiten dute eta. Igandeetan bere etxetik agertzen denak badaki tarta goxoa izango duela mahai gainean dastatzeko prest: sekula ez du hutsik egiten!