- Epaimahaikideak: Uxue Alberdi, Harkaitz Zubiri eta Edorta Jimenez.
- Saridunak
- 1. saria: “SMS moreak”. Esti Arozena Albizu (Lesaka).
Egoera sinesgarri bat sinesgarritasunez kontatua. Apaingarririk gabe, baina ondo kontatua. Tonua mantentzen du.
- 2. saria: “Laura, Beatriz”. Alaitz Andreu Eizagirre (Bilbo).
Erotikotasuna ez du egoera bakarrera mugatzen. Erreferentzia literarioak erabiltzen ditu, horietako emakume eredu batzuk hartuz, gero eredu horiek apurtzeko. Istorio borobila.
- Basauriko onena: “Borreroaren gutiziak”. Alvaro Rabelli Yanguas.
Erotismoa testuinguru baten barruan erabiltzen du. Narraziorako trebetasuna erakusten du.
- 1. saria: “SMS moreak”. Esti Arozena Albizu (Lesaka).
- Sari banaketa: Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izan zen, maiatzaren 26an, asteartea, arratsaldeko 7:30ean. Bertan, sari banaketaz gain, ESANEN ADUANAN literatura emanaldia izan genuen gozagarri.

Ipuin erotikoak 14 - Sari banaketa
- Parte hartzeari buruzko zenbait datu:
- Parte hartzaileak guztira 25 izan dira.
- Jatorriari dagokionez gehienak bizkaitarrak izan dira: 15, gipuzkoarrak 7, nafarrak 2 eta arabar bakarra.
- 25 ipuinetatik 11 izan dira emakumezkoek idatziak.
- Adinari erreparatuz gero, 18tik 54ra bitarteko adin multzo guztietakoak badaude ere, erdiak (12) 30-40 urte bitartekoak dira.


Euskarabila ipuin erotikoen lehiaketak agur

