Jon Arretxe idazle basauriarraren “Xahmaran” bere azken elaberriaren aurkezpena egin du Pozokoetxeko Kultur Etxean (19:30). Munich, Istanbul eta Kurdistango irudiak eta musikaren bidez.
Ertasiako izaki mitologiko bat da. Buru bi dauzka, bata sugearena eta bestea emakumearena, suge-gorputzaren muturretan.
Jakituriaren jainkosa da, sekretuen zaindaria, eta gaitasuna dauka bizia, heriotza nahiz hilezkortasuna emateko pertsonei.
Ugalkortasuna sinbolizatzen du eta zorion-emaletzat jotzen da.
Kurdistango etxeetan emakumezkoek ohikoa dute Xahmaranen margo edo bordatuak izatea euren logeletako hormetan.



