- “Xentimorik gabe” antzezlana, Korrika Kulturalaren barruan.
- Ramon Agirre eta Iñaxio Tolosa aktoreekin.
- Pozokoetxe kultur etxean (19:30)
Orain dela bi hamarkada inguru elkartu ziren estreinako aldiz Ray eta Nick izeneko musikari eta kontalariak. Garai horietan, binaka ibiltzen ziren artistak, guardia zibilen antzera: Simon & Garfunkel, Al Bano eta Romina Power, El Dúo Dinámico, Pantxoa eta Peio… Haiek ere bikote bezala jaio eta amaigabeko birari ekin zioten munduan zehar. Frantzia, Amerika, Grezia, Errusia, Kamerun, Argentina, Mongolia… Ez dago kontinenterik, ez hiri handi edo herrixkarik Ray eta Niken arteaz gozatu ez duenik.
Aurten, baina, herrimina sentitu dute, eta Honorio doktoreak Euskal Herrira lehenbailehen itzultzea gomendatu die Otañoren sindromea gainditzeko. Gure artean daude, beraz, 20 urteko mundu bira musikalaren berri emateko irrikitan.

Xentimorik gabe



