Jakingo duzue bezala, aste honetan BIOK liburudendak agur esan digu, izen horrekin behintzat. Ez da erraza Basauriko euskaldunontzat bi lagun nekaezin hauen lana zein garrantzitsua izan den adieraztea. Hori dela eta, Euskarabilako ordezkaritza bat beraiekin egon da, gure esker ona adieraziz.
Merezimendu osoz jaso zuen BIOKeko bikoteak Basauriko euskaldunon esker ona. BIOK liburu-denda euskararen eta euskal kulturaren etxea izan dugu denok urte luzeetan eta konpromisoz beteriko hasierako garai haietatik gaur egungo krisi egunetara arte, adorez eta duintasunez aritu dira beti erakusmahaiaren atzean zein liburuz beteriko apaletan aholkulari. Zorte on hemendik aurrera hasiko duzuen bizitza berrian eta, lasai hartu, guk “goazen BIOKera!” esaten jarraituko dugu. Eskerrik asko, benetan!



