Euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Hau da Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako ipuin erotikoen 17. lehiaketako epaimahaiak maiatzaren 9an hartutako erabakia. Honekin batera, parte hartzeari buruzko zenbait datu eta sari banaketaren berri ere baduzu.

Epaimahaikideak:  Yurre Ugarte, Oier Guillan eta Edorta Jimenez

Erabakia:

  • 1. saria: GURPILA – Eneritz  Dueso Domenech (Irun)
  • 2. saria: IRUDI PILULAK – Miren Juaristi Zabaleta (Azkoitia)
  • 3. saria: GERUZAK / GEZURRAK – Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar)

Basauriko onenarentzako saria ez da eman eta horren ordez 3. sari bat ematea erabaki da.

Epaimahaikoek ipuin irabazleen inguruan azpimarratutakoa:

  • GURPILA: Freskotasuna du, beraz sinesgarritasuna; topikoekin jokatzen duen ironia.
  • IRUDI PILULAK: Izenburuak dioen moduan, irudiak dira pilula moduan emanak, dosifikatuak, erritmo biziz,  elipsia erabiliz.
  • GERUZAK / GEZURRAK:  Erotismoaren arlokoa bete-betean ez bada ere, idazkera aldetik nabarmentzekoa.

Parte hartzea: Guztira 27 ipuin aurkeztu dira. Parte-hartzailearen profila gipuzkoar edo bizkaitar emakumezkoa eta 20-40 urte bitartekoa dela esan liteke.

Sari banaketa Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izan da, maiatzaren 22an, arratsaldeko 7:00etan.  Bertan, sari banaketaz gain,  EZ DON ARMAIRU, EZ DOK ARMAIRU!  errezitaldia izan dugu gozagarri.

Ez dok - ez don amairu

Kontsulta itzazu oinarriak.

Ipuin erotikoak 17

Ipuin erotikoak 17

Ekitaldiaren argazkiak

Biodiskografiak

Maiatza 3 2012 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Hitzordu ezin erakargarriagoa izan dugu maiatzaren 3an, liburuen aurkezpen musikatuen inguruan. ‘Biodiskografiak’ izena du Iban Zalduak kaleratutako azken ipuin bildumak, eta bertan 39 pop disko hartu eta ipuin bilakatu ditu.

  • Data: Maiatzak 3, 19:30etan.
  • Lekua: Pozokoetxeko kultur etxean

Informazio osoagoa elkarrizketa honetan: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/673978/sautrela-biodiskografiak/

Argazkiak

Bilatu

BBB – Basaurin Be Bagara

Agenda

Sakatu aukeratutako data, eguneko ekintzak ikusteko:
2012(e)ko Maiatza
A A A O O L I
« api   eka »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Euskarabila sarean


Inkestak

Zer deitzozu webgune berriari buruz?

Emaitzak ikusi

Loading ... Loading ...

Artxiboak

Leon kalea, 3. Posta kutxa 146 48970 BASAURI (Bizkaia)
(Ariz metro geltokiaren igogailuaren ondoan gaude).
Telefonoa: 94 440 90 16.
e-posta: euskarabila@topagunea.com