Bazkide hori:
Honen bidez, Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkartearen EZ OHIKO BATZAR OROKORRA urtarrilaren 12an egingo dugula adierazi nahi dizuegu, egun hori izan baita bazkide gehienok aukeratu duguna.
Funtsezkoa izango da egun horretan denok parte hartzea: erabaki garrantzitsuak hartuko ditugu. Hori dela eta, etortzeko ahalegina egin dezazuela eskatzen dizuegu une honetan lanean ari garen lau kideok.
EZ OHIKO BATZAR OROKORRA
2018ko URTARRILAREN 12an, 19:00etan
EUSKARABILAREN EGOITZAN (Leon kalea 13)
GAI-ZERRENDA |
· BBB herri ekimenaren balorazioa · EUSKARALDIA ekimena (erantsita doakizue laburpena) · Euskarabila, etorkizun hurbilari begira |