Bazkide hori:

Urtarrilaren 10ean eman genizuen elkartearen egoeraren berri, eta  aurreratu genuen otsailean batzar orokorrerako deia egingo genuela. Batzar horretarako bi aukera ikusten genituen: talde eragile berria sortu eta erronka berriei aurre egitea edo elkartea ixtea. Tamalez, taldea osatzeko deiak ez du erantzunik izan (pertsona bakarra agertu da prest) eta elkartearen jardunari amaiera ematea beste biderik ez dugu ikusten.

Horrenbestez,  datorren 23an egingo den batzar orokorrera dei egiten dizugu. Elkartearen azken batzarra izango denez, arren eskatzen dizugu bertan parte har dezazun, denon artean amaiera duina eman diezaiogun.

Laster arte,

Jarduneko zuzendaritza batzordea

 

EZ-OHIKO BATZAR OROKORRA

2018ko otsailaren 23an, 19:00etan

Euskarabilaren egoitzan (Leon kalea, 13)

 

Gai zerrenda:

  1. Egungo egoera
  2. Elkarteari erabateko amaiera emateko erabakia
  3. Eman beharreko pausuak
  4. Norberak lekarkeena