Badatorrela Laburbira! Euskarazko film laburren zirkuituak 15.edizioa beteko du aurten; otsailaren 28an abiatu zen Bergaran eta, martxoaren 28ra bitarte, 29 herri bisitatuko ditu, tartean geurea Basaurikoa:

EGUNA: Martxoak, 21

ORDUA: 19:00

TOKIA: Pozokoetxe Kultur Etxea

Bertan Atxur taldeko Beñat Barandika izango dugu gurekin gura duguna galdetu ahal izateko.

Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.

Hamabosgarren edizioa 8 film laburrekin dator, ia guztiak 2017an sortutakoak eta euskaraz, noski! Elkarren arras desberdinak dira; umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste, ordu eta laurdeneko saio honen osagaiak.

Zeuk ere bertatik bertara ikusiko duzu: hemen eta gaur euskaraz sortutako lanok, istorio ezberdinen bidez zer sentitu eta zer pentsatu emango dizute!

Hona hemen, XV.Laburbira osotzen duten 8 lanak (klikatu izenburuetaan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko): 

Landetxe batean asteburuko egonaldia irabazteko aukera

Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere lehiaketa antolatuko dugu Laburbirako ikusleen artean. Landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dugu. Parte hartzeko www.kameratoia.eus webgunean sartu eta Laburbira 2018 ikusleentzako lehiaketa” atalean sartu behar da, eta galdetegia erantzun. Hori bai, emanaldiaren ondoren egin behar da. Lehiaketa otsailaren 28an hasiko da.

Informazio gehiagorako hona hemen liburuxka.

Bertan ikusiko dugu elkar!