Euskal Herria Zuzenean festibala apirilaren 23an aurkeztu zen Baionan. Aurtengoa Zuberoako Idauze-Mendi herrian egingo den bosgarrena eta azkena izango da. Ekainaren 27tik 29ra bitartean, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dugu bertaratzen garenok: ikastaroak, hitzaldiak, kale animazioa eta antzerkia, film laburrak eta bestelako kultur jarduerekin batera, eskaintza musikal zabala eta interesgarria. Informazio gehiago nahi baduzu, www.ehz-festibala.com webgunean sartu besterik ez dago.

Euskarabilan sei urte daramagu egitasmo honetan laguntzaile bezala parte hartzen. Iaz 60 laguntzailetik gora elkartu ginen Topagunearen eskutik.

Ikusi osorik →