Iratxe Esnaola: Galerna
otsaila 8 2012 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
Datorren otsailaren 8an, Euskarabilaren egoitzan:

Iratxe Esnaola - "Galerna"
otsaila 8 2012 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
Datorren otsailaren 8an, Euskarabilaren egoitzan:
Iratxe Esnaola - "Galerna"
azaroa 9 2011 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
Idazleekin solasean 2011-11-09: Koldo Izagirre
“Euskaraz hitz egitea, bizi garelako froga ematea da.
Honainokotu garela, oraino ez garela hil esateko modua da euskaraz goraki aritzea, ez dakienari egitea. Minoria bat garela ari gara erakusten, eta zergatik garen ez ginena: ez dakit dakizun, ez baldin badakizu utziko dut neurea, gauza naiz zurean, baina jakin ezazu, jakin ezazu ni zer, nik zer.Nahiago nukeen.
Itoan eta baztertua bizi den hizkuntzaren hiztunak badu mintasun bat barruan. Eta noizetik noizerat kontatu beharra dauka, botatu beharra dauka, goitiko batean bezala, zer hori. Mintasun guztiek eskatzen duten terapia da, eramangarriak izanen badira. Hizkuntzarena hitz eginez eztitzen da, berbatzea bera dugu sendagarri. Gordea azaltzeak dakarren lasaitu larria.
Larria, frogak ematen bizi beharra ez delako samurra.
Gure hitza potakar higuingarria delako normaltasunaren espaloian.”
ekaina 8 2011 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
Errotik - Gotzon Barandiaran
martxoa 9 2011 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
urtarrila 26 2011 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
Lander Garro - "Kontrarioa"
azaroa 10 2010 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
"Gasolindegian" (Yurre Ugarte eta Leire Zubeldia)
apirila 28 2010 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
otsaila 24 2010 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
Irati Jimenez eta Nora ez dakizun hori Euskarabilaren egoitzan (19:00).
Hitzaldiaren kartela
urtarrila 19 2010 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
Jon Arretxe idazle basauriarraren “Xahmaran” bere azken elaberriaren aurkezpena egin du Pozokoetxeko Kultur Etxean (19:30). Munich, Istanbul eta Kurdistango irudiak eta musikaren bidez.
Ertasiako izaki mitologiko bat da. Buru bi dauzka, bata sugearena eta bestea emakumearena, suge-gorputzaren muturretan.
Jakituriaren jainkosa da, sekretuen zaindaria, eta gaitasuna dauka bizia, heriotza nahiz hilezkortasuna emateko pertsonei.
Ugalkortasuna sinbolizatzen du eta zorion-emaletzat jotzen da.
Kurdistango etxeetan emakumezkoek ohikoa dute Xahmaranen margo edo bordatuak izatea euren logeletako hormetan.
abendua 9 2009 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian Euskarabila
“Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da.”
Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.
Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia … gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsek josten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martiña eta Eulali haurrak ezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetan ere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekin tartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafea hartzen, gozotegian, nor bere aulkian.
“Baina ez da erraza ezezagunak maitatzea. Are gutxiago ezezagun hori tripan badaramazu. Nik ez nekien sabelean neramanari nola hitz egin, ez nekien zer izen zuen, nor zen. Baina banekien maitatu egin behar nuela, laztanak egin behar nizkiola, eta egunen batean besoetan hartu beharko nuela.
Ez dakit gainerako emakumeek nori hitz egiten dioten haurdun daudenean, esan nahi dut, hitz egiten dioten horri aurpegirik jartzen ote dioten, susmoa dudan arren emakume haurdunek beren buruei hitz egiten dietela eta haurra beren buruak maitatzeko aitzakia baino ez dela izaten. Kalean ere ikusten baititut, ume jaioberriak bularraren kontra estu-estu hartuta, noizbait izan ziren haurra indarrez besarkatuz. Baina esan nahi dut, eskuak sabelean pausatu eta berriketan hasten direnean, nor imajinatzen duten beste aldean. Neskatoa imajinatzen duten, ala mutikoa bestela. Edo zer abstraktu bati hitz egiteko gai ote diren, sabelean daramatenari batere aurpegirik eman gabe, etorkizun lauso bati maite-maite egiteko gai.
Nik ezin bainion aurpegirik jarri, eta kezkatu egiten ninduen horrek. Ezagutuko al nuen jaiotzen zenean?”