Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Irakurri, gozatu eta oparitu 2012 sarreran

Urtero bezala, apirilaren 23an martxan jarri da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta 15 herritako Euskaldunon Elkarteek antolatutako ekimena. Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz.

Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarriko da martxan eta herrietako eragileen arteko harremana bultzatzea ere badu helburu. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  1. Irakurri

Lehenengo pausua irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.

  1. Gozatu

Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.

  1. Oparitu

Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati,… edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein libururen erosketan %25eko deskontua izango dugu, %50ekoa euskaldunon elkarteko kidea izanez gero.

Informazio gehigarria:

Irakurri, gozatu eta oparitu 2012

Erantzunak desaktibatuta daude “Irakurri, gozatu eta oparitu” 2011 sarreran

Erantzunak desaktibatuta daude “Irakurri, gozatu eta oparitu” 2010 sarreran

Irakurtaldiaren argazkiak

Irakurle sarituak

Irakurle sarituak

Irakurle sarituak

Gomendioak





Erantzunak desaktibatuta daude “Irakurri, gozatu eta oparitu” 2008 sarreran

Apirilaren 23an LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Irakurtzea, hala ere, egun bateko ekintza baino, eguneroko ohitura bilakatu nahi du IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoak. Apirilaren 23tik uztailaren 26ra bitartean, beraz, aukera ezin bikainagoa izango dugu liburuen munduan murgildu eta gozatzeko.

Egitasmo hau, funtsean, liburuak irakurtzearen truke, liburuak erosteko deskontuak eskuratzeko proposamena da. Liburutegien mailegu sistema erabiliz irakurtzen den liburuari dagokion fitxa betetzean, deskontu txartela emango dute liburutegiko arduradunek, eta horrekin, BIOK, NOBEL edo UMEAK liburu dendetan, euskarazko beste edozein liburu erosi ahal izango da %25 merkeago (edo %50, euskarabilako bazkideen kasuan).

Kanpaina aberasteko asmoz, euskarazko 100 liburu gomendagarriren zerrenda prestatu dute zenbait herritako udal liburutegietako arduradunek, Basaurin Euskarabilak gehitu dituen beste 10ekin batera. Liburu hauek herriko liburutegi guztietan aurkituko ditugu, leku berezi batean, eta ondoan egitasmorako propio sorturiko webgunean kontsultatzeko aukera izango da: liburuen gaineko iruzkinak, beste irakurleen iritziak, idazleen biografia eta bibliografia…

Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeaz gain, euskarazko liburuen ekoizpena sustatzea eta salmenta areagotzea ere bilatzen du kanpaina honek. Horregatik, eskutitz honen bitartez gure ekimenarekin bat egitera animatu nahi zaituztegu antolatzaile garen guztiok: Udaleko Euskara Zerbitzua, Udal Liburutegiak eta Euskarabila Euskaldunon Elkartea.

Ekimena interesekoa eta erabilgarria izango zaizuelakoan, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU!

Irakurri, gozatu eta oparitu

Gomendaturiko 100 liburuak

2-6 urte

  • AÑORGA Pello, Bide magikoa, Aizkorri, 2000 —5,75€—
  • ARRATIBEL Joxe, Txomin ipurdi, Erein, 2001 —10,50€—
  • ETXANIZ Xabier, Musu lapurra, Aizkorri, 2001 —5,75€—
  • HOLZWARTH Werner, Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa, Kalandraka, 1999 —15€—
  • GREJWIEC Michael, Nola dastatu ilargia, Kalandraka, 1999 —15€—
  • LIONNI Leo, Igeritz, Kalandraka, 2007 —15€—
  • OLASO Xabier, Pupuan trapua, Pamiela, 2004 —7,80€—
  • ORMAZABAL Joxan, Hiztegi jolastia, Elkar, 2002 —7,75€—
  • RUIZ Ruben, Nora joan da argia?, Aizkorri, 2006 —5,75€—
  • VENTURA Antonio, Bi otso zuri, Ibaizabal, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) —12,60€—

6-10 urte

  • AÑORGA Pello, Gerlari handia, Pamiela, 2007 —13€—
  • ARRIETA Yolanda, Groau, Aizkorri, 2004 —6,75€—
  • ASKOREN ARTEAN, Urrezko giltza, Erein, 2005 —39,50€—
  • CANO Harkaitz, Omar dendaria, Elkar, 2003 —7,60€—
  • ETXANIZ Xabier, Geure ipuinak, Pamiela, 2000 —23,50€—
  • IGERABIDE Juan Kruz, Zakua bete hauts ~Euskal Herriko maitagarri ipuinak~, Aizkorri, 2007 —14,96€—
  • RAMOS Goio, Izeko Mirenek lagun berria du, Ibaizabal, 2006 —8,90€—
  • SUAREZ Jon, Ortzadarraren kantua, Aizkorri, 1999 —6,50€—
  • TXILIKU, Axa mixa zilarra, Elkar, 2000 —23,30€—
  • ZUBELDIA Iñaki, Ama, Giltza, 2005 —6,80€—

10-12 urte

  • ARANA Aitor, Irunberriko sorginak, Txalaparta, 2004 —10€—
  • GAIMAN Neil, Otsoak hormetan, Astiberri, 2004 —15€
  • IRUSTA Antton, Munduari itzulia 18 ipuinetan, Elkar, 2007 —10,90€—
  • LANDA Mariasun, Romeo, Julieta eta saguak, SM, 1994 —6,70€—
  • KAZABON Antton, Kaixo, Kattin!, Elkar, 2005 —7,30€—
  • PENNAC Daniel, Otsoaren begia, Ibaizabal, 1988 (Itz. S. Barruetabeña) —9,80€—
  • ROZAS Ixiar, Yako, Erein, 2001 —8,30€—
  • URIBE Kirmen, Garmendia eta zaldun beltza, Elkar, 2003 —10€—
  • ZALDUA Iban, Kea ur gainean, Elkar, Donostia, 2002 —7,20€—
  • ZUBIZARRETA Patxi, Atxiki sekretua, Elkar, 2004 —23,30€—

12-16 urte

  • ELORZA Igor, Margolana, Alfaguara-Zubia, 1995 —7,90€—
  • ITURRALDE Josemari, Kaliforniako neskak, Ibaizabal, 2000 —9,80€—
  • LOPEZ Manu, Gogoa lege, SM, 2005 —6,95€—
  • MEABE Miren Agur, Urtebete itsasargian, Elkar, 2006 —9,95€—
  • ORMAZABAL Joxan, Ilunorduak eta argilaurdenak, Elkar, 2007 —8,95€—
  • ORUETA Josetxo, Pol eta Val, Pamiela, 2007 —8,50€—
  • OSORO Jaione, Jara, Alfaguara-Zubia, 2001 —7,20€—
  • SÜSKIND Patrick, Sommer jaunaren istorioa, Erein, 2007 —13€—
  • URKIXO Joanes, Gerlari zuria, Elkar, 2001 —13,70€—
  • WOLFEL Ursula, 28 ipuin barre egiteko, Alberdania, 2004 —11,50€—

16-18 urte

  • ALBERDI Uxue, Aulki bat elurretan, Elkar, 2007 —13,90€—
  • AROLD Marliese, Maitasuna besterik ez: Sandrak Meike maite du, Elkar, 2004 —12,80€—
  • GALLEGO Patxi, Pololoak, poxpoliñen lurriña, Elkar, 2004 —16€—
  • CHAREF Mehdi, Arkimederen harem-eko te hura, Desclée, 1995 (Itz. G. Markuleta) —7,16€—
  • LANDA Mariasun, Krokodilo bat ohe azpian, Alberdania, 2002 —6,50€—
  • SAIZARBITORIA Ramon, Kandinskyren tradizioa, Erein, 2003 —8,50€—
  • SALEEM Hiner, Nire aitaren fusila, Alberdania, 2004 (Itz. J. K. Igerabide) —15€—
  • TAYLOR Kressman, Ezezaguna helbide honetan, Erein, 2001 (Itz. R. Etxezarreta) —9€—
  • ZABALA Juan Luis, Galdu arte, Susa, 1996 —12,02€—
  • ZWEIG Stefan, Emakume ezezagun baten gutuna, Igela, 2005 (Itz. E. Matauko) —6€—

18 urtetik aurrera

  • AGIRRE Joxean, Romain zen bere izena, Elkar, 2003 —15,50€—
  • ARANZABAL Joxe, Medikuak esan dit minbizia dudala, Elkar, 2003 —11,90€—
  • ARISTI Pako, Udan lana egiten zuen gizona, Erein, 2007 —15,50€—
  • ARRATIBEL Joxe, Kontu zaharrak, Erein, 1995 —18,20€—
  • ARRETXE Jon, Morto vivace, Elkar, 2007 —11,75€—
  • ATXAGA Bernardo, Groenlandiako lezioa, Erein, 1999 —18€—
  • CANO Harkaitz, Neguko zirkua, Susa, 2005 —15€—
  • CILLERO Jabi, Ero hiria, Alberdania, 2006 —14,20€—
  • COETZEE J. M, Lotsaizuna, Elkar, 2004 —18,50€—
  • ELUSTONDO M.A., Western Basque Festival, Susa, 2007 —14€—
  • EPALTZA Aingeru, Tigre ehizan, Elkar, 1996 —10,40€—
  • GABIRIA Julen, Han goitik itsasoa ikusten da, Elkar, 2003 —16€—
  • GARCIA Miriam, Eman izar bat, Desnivel, 2006 (Itz. R. Epelde) —12€—
  • GEREDIAGA Jon, Jainkoa harrapatzeko tranpa, Pamiela, 2007 —13,50€—
  • IGERABIDE Juan Kruz, Hauts bihurtu zineten, Alberdania, 2005 —17,50€—
  • IRIGOIEN Joan Mari, Ipuin batean bezala, Elkar, 2002 —17,10€—
  • ITURBE Arantxa, Ai, ama, Alberdania, 1999 —8,50€—
  • IZAGIRRE Koldo, Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Elkar, 1999 —17,75€—
  • JAIO Karmele, Amaren eskuak, Elkar, 2006 —14,90€—
  • JIMENEZ Edorta, Koioteren arrastoa, Susa, 2006 —14€—
  • JUARISTI Felipe, Galderen geografia, Alberdania, 1997 —8€—
  • LADRON ARANA Alberto, Arotzaren eskuak, Elkar, 2006
  • LAMARCA Iñigo, Gay nauzu, Alberdania, 1999 —8,50€—
  • LANDA Mariasun, Festa aldameneko gelan, Erein, 2007
  • LINAZASORO Karlos, Diotenez, Erein, 2007 —16€—
  • LERTXUNDI Anjel, Ihes betea, Alberdania, 2006 —19,50€—
  • MARKULETA Gerardo, Batak ez du bestea kentzen, Alberdania, 2003 —11€—
  • MEABE Miren Agur, Azalaren kodea, Susa, 2000 —9,02€—
  • MENDIGUREN Xabier, Errautsen distira, Elkar, 2002 —12,10€—
  • MONTOIA Xabier, Euskal Hiria sutan, Elkar, 2006 —24,15€—
  • MUJIKA Inazio, Gerezi denbora, Alberdania,1999 —12€—
  • MUÑOZ Jokin, Antzararen bidea, Alberdania, 2007 —19,50€—
  • OÑEDERRA Lurdes, Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein, 1999 —14,30€—
  • RODRIGUEZ Eider, Haragia, Susa, 2007 —14€—
  • SAIZARBITORIA Ramon, Bihotz bi, Erein, 1996 —18,15€—
  • SARRIONANDIA Joseba, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, 2006 —18,05€—
  • URIBE Kirmen, Bitartean, heldu eskutik, Susa, 2003 —9,02€—
  • XAMAR, Orhipean, Pamiela, 2001 —23,50€—
  • ZALDUA Iban, Etorkizuna, Alberdania, 2005 —12,50€—
  • ZURUTUZA Imanol, Errautsera arteko sugarra, Elkar, 2002 —14,65€—

BASAURI

  • ARRIETA, Yolanda, Oinutsik jauregian, Ibaizabal, 2007 —7,30€—
  • ARRIETA, Yolanda, Jostorratza eta haria, Alberdania, 2002 —12€—
  • BILBAO, Leire, Ezkatak, Susa, 2006 —10€—
  • GOENAGA, Aizpea, Santxa, BBK, 2006 —4€—
  • HAINBAT-EUSKARABILA, Bero hezeak, Txalaparta, 2001 —13,5€—
  • HAINBAT-EUSKARABILA, Basa gurina,Txalaparta, 2006 —16€—
  • LANDABASO, Goizalde, Korte bat, mesedez, Alberdania, 2000 —8€—
  • RABELLI, Alvaro, Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza, Labayru, 2005 —12,48€—
  • SUAREZ, Castillo, Bala hutsak, Elkar, 2006 —11,60€—
  • UGALDE, Rafa, Relax, Txalaparta, 2007 —16€—

Leon 13. 48970 BASAURI (Bizkaia)
Telefonoak: 94 440 90 16 / 650 792 292.
e-posta: euskarabila@topagunea.com