Maiatzeko agenda
apirila 30 2018 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
apirila 30 2018 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
apirila 4 2018 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
martxoa 15 2018 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
Badatorrela Laburbira! Euskarazko film laburren zirkuituak 15.edizioa beteko du aurten; otsailaren 28an abiatu zen Bergaran eta, martxoaren 28ra bitarte, 29 herri bisitatuko ditu, tartean geurea Basaurikoa:
EGUNA: Martxoak, 21
ORDUA: 19:00
TOKIA: Pozokoetxe Kultur Etxea
Bertan Atxur taldeko Beñat Barandika izango dugu gurekin gura duguna galdetu ahal izateko.
Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.
Hamabosgarren edizioa 8 film laburrekin dator, ia guztiak 2017an sortutakoak eta euskaraz, noski! Elkarren arras desberdinak dira; umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua dira, besteak beste, ordu eta laurdeneko saio honen osagaiak.
Zeuk ere bertatik bertara ikusiko duzu: hemen eta gaur euskaraz sortutako lanok, istorio ezberdinen bidez zer sentitu eta zer pentsatu emango dizute!
Hona hemen, XV.Laburbira osotzen duten 8 lanak (klikatu izenburuetaan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko):
Landetxe batean asteburuko egonaldia irabazteko aukera
Iazko arrakasta ikusirik, aurten ere lehiaketa antolatuko dugu Laburbirako ikusleen artean. Landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dugu. Parte hartzeko www.kameratoia.eus webgunean sartu eta “Laburbira 2018 ikusleentzako lehiaketa” atalean sartu behar da, eta galdetegia erantzun. Hori bai, emanaldiaren ondoren egin behar da. Lehiaketa otsailaren 28an hasiko da.
Informazio gehiagorako hona hemen liburuxka.
Bertan ikusiko dugu elkar!
martxoa 4 2018 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
otsaila 4 2018 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
urtarrila 8 2018 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
abendua 6 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
azaroa 16 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
Informazio gehiago:
azaroa 6 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila
Azaroak 3,5,6,7 eta 8: “HANDIA” filma, Sozial Antzokian. 19:00-22:00etan.
Azaroaren 6tik abenduaren 7ra: “ALEZ ALE, ELEZ ELE”. 2015eko Basaurin Be Bagara ekimenean auzolanean egindako lanen erakusketa. Pozokoetxe Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 11:30etatik 13:15etara eta 16:30etatik 20:15etara.
Arazoaren 13tik 27ra arte: “ERTIBIL BIZKAIA 2017” IKUS-ARTEEN ERAKUSKETA IBILTARIA. Azaroaren 15ean 19:00etan Garazi Ansak, EHUko irakaslea, bisita gidatua eskainiko digu euskaraz. Aldez aurretik izena eman behar da telefono zenbaki hauetan: 944666395 / 944666426. Arizko Dorretxean.
Azaroaren 22an: “CONSUMO GUSTO, EN BASAURI” dokumentalaren aurkezpena SAGARRAK EKOLIGISTA TALDEA eta SETEM GKEk antolatuta. Pelikula azpimarratutako jatorrizko hizkuntzan izango da eta aurkezpena euskaraz. Pozokoetxe Kultur Etxean, 19:00etan.
Azaroak 26: “ALIZIA LURRALDE MIRESGARRIAN” antzerkia, Sozial Antzokian 12:30etan.
Azaroak 30: “ARRUTIREN BANDA”, Jon Arretxeren eleberri berriaren aurkezpena, 19:30etan Ibaiganeko Kultur Etxean.
Eta horretaz gain:
urria 5 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila