Sukaldaritza ikastaroa: 12. edizioa
abendua 15 2010 - Sukaldaritza ikastaroa-(e)n kategorian Euskarabila
GORKA GANBOArekin sukaldean
Artxandako Ostalaritza eskolan ikasita, 42 urteko sukaldari basauriar hau, 2000. urteaz geroztik Deustuko Bordatxo jatetxe ezaguneko bazkide eta sukaldaria dugu. Jantokiko zerbitzuaz gain, pintxo eskaintza erakargarria proposatzen du bertan, beti ere ukitu pertsonal eta desberdina emanez.
Hirugarrenez izango da gurekin, Euskarabilaren lagun handia dugu eta. Lehen aldiz 2002an izan zen, Zelan prestatu otordu berezi bat izenburupeko ikastaroarekin. Lau urte beranduago, hau da, 2006an, Bizkaiko ordezkaria izan zen Zazpiak bat sukalde lanetan proposamenean.
Aurtengo ikastaroa sukaldaritza tradizionalean oinarrituko da, baina gaurkotasun ukitu eta ekarpenekin aberastuta. Ezin izango du dakien guztia erakutsi, baina bere gidaritzapean errezeta zaporetsuak landuko ditugu Eskarabilla txokoan:
- Azaroak 9: ENTSALADAK ETA PLATER HOTZAK
- Azaroak 16: ARROZAK ETA PASTAK
- Azaroak 23: SALTSAK
- Azaroak 30: Partaideen eskariak
- Abenduak 14: Partaideen eskariak
- Abenduak 21: Partaideen eskariak
Animatu eta astearteetan tarte GOZOA igaroko dugu elkarrekin, zalantzarik gabe.
Izena emateko epea urriaren 29ra arte, Euskarabilan.

Sukaldaritza ikastaroa 12