Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Sukaldaritza ikastaroa: 12. edizioa sarreran

GORKA GANBOArekin sukaldean

Artxandako Ostalaritza eskolan ikasita, 42 urteko sukaldari basauriar hau, 2000. urteaz geroztik Deustuko Bordatxo jatetxe ezaguneko bazkide eta sukaldaria dugu. Jantokiko zerbitzuaz gain, pintxo eskaintza erakargarria proposatzen du bertan, beti ere ukitu pertsonal eta desberdina emanez.

Hirugarrenez izango da gurekin, Euskarabilaren lagun handia dugu eta. Lehen aldiz 2002an izan zen, Zelan prestatu otordu berezi bat izenburupeko ikastaroarekin. Lau urte beranduago, hau da, 2006an, Bizkaiko ordezkaria izan zen Zazpiak bat sukalde lanetan proposamenean.

Aurtengo ikastaroa sukaldaritza tradizionalean oinarrituko da, baina gaurkotasun ukitu eta ekarpenekin aberastuta. Ezin izango du dakien guztia erakutsi, baina bere gidaritzapean errezeta zaporetsuak landuko ditugu Eskarabilla txokoan:

  • Azaroak 9: ENTSALADAK ETA PLATER HOTZAK
  • Azaroak 16: ARROZAK ETA PASTAK
  • Azaroak 23: SALTSAK
  • Azaroak 30: Partaideen eskariak
  • Abenduak 14: Partaideen eskariak
  • Abenduak 21: Partaideen eskariak

Animatu eta astearteetan tarte GOZOA igaroko dugu elkarrekin, zalantzarik gabe.

Izena emateko epea urriaren 29ra arte, Euskarabilan.

Sukaldaritza ikastaroa 12

Sukaldaritza ikastaroa 12

Argazkiak

Erantzunak desaktibatuta daude Sukaldaritza ikastaroa: 11. edizioa sarreran

Biotza Elorrieta

Biotza Elorrieta

Biotza Elorrieta

“Nik, Biotza, ostalaritza munduarekin loturik urte asko daramatzat, gurasoek jatetxe bat ireki zutelako gaztea nintzela, Urdaibaiko paraje trankil eta polit batean. Ahizpa eta biok laguntzen ibiltzen ginen nik 10-12 urte besterik ez nuela. Lana eta ikasketak batera eraman izan ditut beti: hasieran eskolan eta institutuan, UBI eta selektibitatea egin arte, eta geroago Leioako ostalaritza eskolan. Zirrikiturik izan dudanean, ikastaroak ere egin izan ditut informatikaz, hizkuntzaz, ardo dastaketaz…

Gaur egun aita eta amaren jatetxean nabil arduradun, beraien laguntzaz, jakina, amak, esaterako, sukaldean jo eta ke jarduten baitu oraindik ere. Argi dago Jose Elorrieta eta Asun Uribe gabe gure jatetxea, Urrutxuko Erretegia, ez litzatekeela bera izango. Nahi duzuenena, Muxikan aurkituko gaituzue: mahai berezia prestatuko dizuegu!”

Sukaldaritza ikastaroa 11

Sukaldaritza ikastaroa 11

Argazkiak:

Gaia: “Barazkiak, kontserbak eta marmeladak”

Sukaldaritza ikastaroa 10

Sukaldaritza ikastaroa 10

Ikusi osorik →

Oskar Prieto, Amaia Madariaga, Iñaki Rubio eta Iñaki Pikabea: “Pintxoak, koktelak, perretxikoak eta postreak”

Sukaldaritza ikastaroa 9

Sukaldaritza ikastaroa 9 (errezeta liburuxka 2 €)

Ikusi osorik →

Aitor Etxebarria, Gorka Ganboa, Jose Mari Eizagirre, Aritz Bidegain, Iñaki Pikabea eta Ana Mari Karrikaburu: “Zazpiak bat sukalde lanetan”.

Sukaldaritza ikastaroa 8 (errezeta liburuxka 2€)

Sukaldaritza ikastaroa 8 (errezeta liburuxka 2€)

Ikusi osorik →

Amaia Estiballes: “Sukaldaritza begetarianoa”.

Sukaldaritza ikastaroa 7 (errezeta liburuxka: 2 €)

Sukaldaritza ikastaroa 7 (errezeta liburuxka: 2 €)

Ikusi osorik →

Eider Txarterina: “Sukaldaritza biziz gazte independentzia lortuz”.

Sukaldaritza ikastaroa: Eider Txarterina

Sukaldaritza ikastaroa: Eider Txarterina (errezeta liburuxka: 2€)

Aitzol Ayo (Zoroz-soro jatetxekoa, Basauri): “Pintxoak”.

Sukaldaritza ikastaroa 6

Sukaldaritza ikastaroa 6 (errezeta liburuxka: 2€)

Uritz Lejarzegi (Astei jatetxekoa, Muxika), Resu Mandalunizek lagunduta

Sukaldaritza ikastaroa 5

Sukaldaritza ikastaroa 5 (errezeta liburuxka: 2€)

Ikusi osorik →

Beñat Ormaetxea (Aretxondo jatetxekoa, Galdakao): “Zeu ere sukaldari”.

Sukaldaritza ikastaroa 4

Sukaldaritza ikastaroa 4

Leon 13. 48970 BASAURI (Bizkaia)
Telefonoak: 94 440 90 16 / 650 792 292.
e-posta: euskarabila@topagunea.com