Euskarabila

“BIOK”-en agurra

Urtarrila 15 2012 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Jakingo duzue bezala, aste honetan BIOK liburudendak agur esan digu, izen horrekin behintzat. Ez da erraza Basauriko euskaldunontzat bi lagun nekaezin hauen lana zein garrantzitsua izan den adieraztea. Hori dela eta, Euskarabilako ordezkaritza bat beraiekin egon da, gure esker ona adieraziz.

Merezimendu osoz jaso zuen BIOKeko bikoteak Basauriko euskaldunon esker ona. BIOK liburu-denda euskararen eta euskal kulturaren etxea izan dugu denok urte luzeetan eta konpromisoz beteriko hasierako garai haietatik gaur egungo krisi egunetara arte, adorez eta duintasunez aritu dira beti erakusmahaiaren atzean zein liburuz beteriko apaletan aholkulari. Zorte on hemendik aurrera hasiko duzuen bizitza berrian eta, lasai hartu, guk “goazen BIOKera!” esaten jarraituko dugu. Eskerrik asko, benetan!

Iruzkinak ezgaituta

Kaixo lagunok!
Hilabete baino gehiago da “Zergatik ez?” saio hura egin genuela eta, esan bezala, beste
hiru saio egiteko asmoa daukagu. Topagunekoekin batera hiru saio horien diseinuan
ibili gara eta gabiltza oraindik ere. Lehenengoa dagoeneko nahiko lotuta daukagu,
baita hiruretarako datak zehaztuta ere eta horren berri ematera gatozkizue oraingoan.

Aurreko saioak bi egunetan banatu genituen, ostiral eta larunbatean. Hemendik
aurrerakoak saio bakarrekoak izango dira, eta ahalik eta jende gehienak posible izan
dezan, larunbatetan izango dira. Hauek dira data zehatzak zuen agendetan apunta
ditzazuen: urtarrilaren 28a, otsailaren 25a eta martxoaren 10a. Hiru ordukoak izango
dira saio hauek: 10etan hasi eta 13:30ak arte, hamaiketakorako tartetxo bat eginda.

Zer da saio hauetan jorratu nahi duguna? Norbanako moduan egin ahal dugunaz gain,
zer egin dezakegun elkar hartuta. Norbanakoaren planotik komunitaterako saltoa egin
nahi dugu eta denon artean hori Basauriko egoerara nola egokitu erabaki.

Urtarrilaren 28ko saioaren lehen zatian Oskar Zapatak gaia bideratzeko elkartegintza
eta beste hainbat konturi buruzko sarrera egingo digu eta bigarren zatian, baita otsaila
eta martxoko saioetan ere, prozesu parte-hartzaile eta dinamiko batean murgilduko
gara. Guzti horretarako Topaguneko lagunen laguntza eta gidaritza izango dugu.

Saioak ganoraz prestatzeko zenbat lagun egongo garen jakitea garrantzitsua da
guretzat; beraz, animatuko bazina euskarabila@topagunea.com helbidera mezu bat
bidaltzea nahiko.

Amaitzeko, honekin batera euskararen eguna zela eta durangarrek Berriara bidalitako
iritzi artikulu bat
bidaltzen dizuegu gogorik izanez gero irakur dezazuen. Durango eta
Basauriren arteko aldea nabarmena bada ere mezua noranahiko egokia dela uste dugu
eta baliagarria izango zaigu gogoetarako.

Urte berri on!

EUSKARABILA EUSKALDUNON ELKARTEA

 

Iruzkinak ezgaituta

Duela zenbait urte, Zuberoako Eperra Ikastolaren aldeko kanpainan hartu genuen parte, eraikin berrirako dirua Hego Euskal Herriko hainbat herrirekin batera bilduz.

Baina eraikina txiki gelditu zitzaien eta iaz abiatu zituzten handitzeko lanak. Berri ona izanik ere, dakizuen bezala, birmoldaketa horien finantziazioaren zati handia gurasoek hartu behar dute. Guraso hauek beren seme-alabak euskaraz hezteko eta bizitzeko hartu duten erabakia sendoa da, eta, argi dago, gure laguntzarekin berriz lortuko dutela. Zuberoako produktuak zituzten poltsak jarri zituzten garai hartan salgai, eta, jende askoren ahaleginari esker, inondik ere espero ez zuten erantzuna jaso zuten. Horrexegatik jarraitzen dute beren eskaintza gozo hau egiten.

 

Ardi gazta (1 kg) 

Patea ahate gibelarekin (200 gr)

Gurinezko gaileta pakete bat

Txahalki kontserba piperrekin, berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest (750 gr)

 

PREZIOA: 50 €

 

Ardi gazta (1 kg) 

Eztia (500 gr)

Patea ahate gibelarekin (200 gr)

Gurinezko gaileta pakete bat

 

 

PREZIOA: 37 €

 

Lagun zuberotarrek esan bezala: “Züen parte hartzean bermatzen gira, eta esperantxa dügü hebenko mozkinak ontsa gozatüko dütüzüela”. Beraz, bidali euskarabilara beheko datuak (azaroaren 18ra arte). Eskaria jasotzean egingo dugu ordainketa, hau da, abenduaren 19ko astean.

&…………………………………………………………………………………………………………………………

Izen-abizenak ______________________­­­­­­­­_____ Telefonoa__________

Erosi nahi den poltsa kopurua: _______ 50 € _______ 37 €

Mozkinak

Hausnarketa prozesua

Azaroa 18 2011 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Azaroaren 18 eta 19an egingo dugun hausnarketa prozesurako gonbidapena luzatzen dizugu (egin klik irudian):

Hausnarketa prozesua

Hausnarketa prozesua

Elkarrekin aritzeko gonbitea

Ekaina 27 2011 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Bazkide agurgarria:

Dakizunez, Euskarabilan iazko abenduan hasi ginen elkarteari berari begirako gogoeta egiten. Alde batetik, gero eta gutxiago geunden eguneroko lanari erantzuteko, gero eta nekatuagoa gainera, ezin helduz. Bestetik, egoerak berak eraman egiten gintuen, ondo ari ote ginen pentsatzen gelditzeko aukerarik gabe.

Horrela, elkartearen oinarrizko egitasmoak bakarrik mantendu eta gogoetaren diseinurako taldetxo bat sortu genuen. Talde horretan, Euskarabilaren funtzio eta norabidea birplanteatu ez ezik, herriko egoera orokorra ere aztertu beharra sumatzen genuen, nahiko kezkagarria ikusten baikenuen azken urteotako norabidea. Honetan genbiltzala, Kontseiluak egindako azterketak irakurketa zuzena egiten ari ginela baieztatu zigun.

Tartean hauteskundeak ere izan ditugu eta erantsita duzun idazkia aurkeztu genien alderdi politiko guztiei. Gure zeregina bestelakoa zen arren, ez genuen aukera pasatzen utzi nahi. Hemendik aurrera ikusiko dugu gure proposamenak gogoan hartzen dituzten.

Geurera itzuliz, gogoeta aberatsagoa izan dadin, euskarabilakideak ez ezik, herrian norbere errealitatetik bere ikuspegi edota kezka izan dezakeen beste zenbait pertsona ere izango dela iritzi genion eta zerrenda bat egiteari ekin genion. Zerrenda osatu eta gogoetarako gonbitea egiten hasiko gara orain, baina aurretik zuri ere, bazkide zaren horri, luzatu nahi dizugu gonbitea.  Gainera osatu dugun zerrenda ez da itxia eta horrelako kezkarik duen inor ezagutzen baduzu; denon artean osatuko dugu.

Zein da gure asmoa? Amaigabeko gogoetetan ez galtzeko eta jendea ez uxatzeko, beti ere Topagunearen aholkularitza izanik, hiru/lau saio egingo ditugu. Horietako lehena dagoeneko aurreikusi dugu zein izango den: “Zergatik ez” du izenburu eta bi ordu eta erdiko saio gidatua da. Azaroan egiteko asmoa daukagu eta bi data ikusten ditugu aukeran: azaroaren 18an (ostirala/18:00-20-30) ala azaroaren 19an (larunbata/10:00-12:30). Ondorengo bizpahiru saioak oraindik zehazteko dauzkagu, baina datorren urtean izango lirateke.

Beraz, euskarabilakide zein zerrendako lagunok euskaraz bizitzeko ditugun trabak eta ikusten ditugun hutsuneak konpartitu eta hori horrela izan ez dadin egin behar litzatekeena aztertzeko prest bagaude, guzti horretarako pistak emango dizkiguten hiru-lau saio horietan parte hartzeko konpromisoa hartu beharko dugu: ez gutxiago ezta gehiago ere! Hortik aurrera ikusiko dugu zer giro dagoen; zer egin; nork, nola eta zertan jarrai dezakegun Basaurin euskaldunok euskaraz bizi ahal izan gaitezen.

Lasai hartu proposamena, ondo pentsatu talde lan honek betetzen zaituen eta hala bada, erantzun mezu honi edo deitu Karmeleri (665714605), ahal dela, irailaren 20a baino lehen, eta adierazi lehenengo saiorako bi egunetan zein  nahiago duzun, ados? A! Eta horrelako kezkarik duen inor baduzu buruan, zalantzarik gabe egiozu gonbitea gurekin bide hau egiteko!

2011-06

EUSKARABILA EUSKALDUNON ELKARTEA

Iruzkinak ezgaituta

Kaixo!

Baduzu Travel Club?
Baldin baduzu, zure laguntza behar dugu: kanpaina bat dago martxan Travel Club-i informazioa euskaraz eskatzeko.

>> Klikatu hemen. <<

Iruzkinak ezgaituta

Basauri, 2011ko martxoa

Udal hauteskunde garaian gaude eta horrexegatik, Euskarabila euskaldunon Elkarteak datozen urteotan Basaurin euskararen hizkuntza-normalizaziorako bidean ezinbestekotzat jotzen dituen konpromisoak eskatu nahi dizkie herriko alderdi politikoei, azken lau urteotan euskararen erabilera normalizatzea ez baita agintarien agenda politikoan egon.

Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2011ko otsailean jendaurrean azaldutako txostenak zalantza izpirik ere ez du uzten: 0tik 10erako puntuazioan (0=hizkuntza-politikak euskarari inolako tarterik ez), Basauri 3,5era ( 0,2) heltzen da. Legez euskararen eremu ofizialean egon arren, praktikan argi dago etxerako lanak txarto eginda edota egin gabe dituztela agintean dauden politikoek.

Baina euskarak gure udalerrian dituen gabezia eta hutsuneak ez dira zenbakietan bakarrik islatzen. Hamaika arlo aipa genezakeen arren, bakarra azpimarratuko dugu, adierazgarrienetan adierazgarriena iruditzen zaigulako: Basaurik gaur egun ez dauka Euskara Zerbitzurik. Nola izan liteke?

Euskara Zerbitzua berriz martxan jartzeko konpromisoa da eskatu nahi dugun lehena. Euskara Zerbitzu horrek berehala eta indarrez heldu beharko die herrian euskararen esparruan ditugun erronkei: erabilera planak, aisialdia, kultura eskaintza, etorkinak, kirola, gazteria… Baina nola?

Euskarabilan oso argi izan dugu geure sorreratik Basaurin euskararen normalizazioan urrats sendoak emateko herri-ekimenaren eta administrazioaren, kasu honetan udalaren, arteko elkarlana hitz potoloa baino zerbait gehiago dela. Biziberritze Planaren haritik sortu eta gaur egun desagertarazi duten Euskararen Aholku Batzordea indartzea eta benetako erabilera ematea funtsezkoa ikusten dugu. Batzorde honetan euskalgintzako eragile guztiek hartu beharko dute parte, berdintasunean, denon artean euskarak Basaurin dituen beharrei erantzuteko plangintza, tresnak, estrategiak, baliabideak eta dinamikak adosteko eta gauzatzeko.

Ezin gara nor bere txokoan baztertuta lanean aritu. Aipatutako batzordearen funtzioak, zereginak eta ardurak argiak eta benetan mamiz betetakoak badira, funtsezko tresna bihur daiteke azpimarratutako elkarlana burutzeko.

Euskara Zerbitzua eta Euskara Aholku Batzordea gidatuko dituen diagnosiaren beharra ere ikusten dugu Euskarabilan. 1987an SIADECOk egindako ikerketa lan hartatik (Hizkuntzaren egoerari buruz diagnosi orokorra eta hizkuntzaren normalkuntzari buruz norabide nagusiak) urte asko igaro dira eta Basauriri berriz egin behar zaio argazkia, kalitate handiko argazkia, detaile guztiak biltzen dituena. Diagnostiko serio batetik abiatu behar dugu ondo zimendutako eta adostutako plangintza. Bestela, gureak egingo du.

Lerro hauetatik, beraz, hurrengo konpromisoak eskatu nahi dizkiegu alderdi politikoetan Basaurin aurkeztuko diren herritarrei:

  • Euskara Zerbitzua martxan jartzeko konpromisoa.
  • Euskara Aholku Batzordea egia egiteko konpromisoa.
  • Euskararen egoera aztertuko duen diagnostikoa bideratzeko konpromisoa.

Prest gaude gurekin elkartu nahi duen edonorekin honi guztiari buruzko elkarrizketak eta iritzi trukaketak egiteko eta zabalik dauzkagu Euskarabilaren ateak Basaurin euskararen normalizazioan ekarpenak egiteko eta laguntza emateko prest dagoen ororentzat.

Euskaraz bizi nahi dugun basauriarrok oso gogoan hartuko ditugu gure hizkuntzaren normalizazioa helburutzat jotzen duten alderdi politikoen konpromisoak.

EUSKARABILA

Iruzkinak ezgaituta

Euskarabilan, beste askok bezala, Sustraiak Fundazioaren berri komunikabideetatik jaso genuen. Informazio horren arabera, Fundazioaren helburu nagusietako bat Basaurin euskara bultzatzea eta normalizazioa lortzea omen da.

Jakina denez, Euskarabila Elkartean ere urteak daramatzagu horren aldeko lanetan, eta une honetan euskararen normalizazioaren esparruan hainbat elkarte elkarren ondoan, baina elkarren berri izan gabe egoteak kezka eta ardura sorrarazi digu.

Orain arte, elkarlana izan da gure jardunaren ardatzetako bat, udalarekikoa zein euskalgintzarekikoa, eta horretan saiatu gara ahal izan dugun guztietan; gainera, argi izan dugu euskararen aldeko ekinbidean erakunde eta elkarte bakoitzak zein funtzio eta zeregin betetzen duen.

Horrexegatik, hain zuzen, Fundazioak zein eginkizun eta esparrutan aritzeko asmoa duen argitu nahian gabiltza, gure inguruan euskarak bizi duen egoera ikusita Basaurin ematen den lehia irudiak hizkuntzaren normalizazioaren kontrako ondorioak eragiten dituela uste baitugu.

Honez gain, Basauriko Udalak Sustraiak Fundazioan duen ardura ikusita, orain arteko udalaren jarduna euskararen inguruko beste elkarteekiko harremana zertan aldatzen den ere argitu nahi genuke. Are gehiago, Udalak 2010erako aurreikusita dituen 490.000 eurotatik 373.000€ Sustraiak Fundaziora bideratuko dituela irakurri ondoren, alkatearen ahotan.

Guzti hau dela eta, ezinbesteko ikusi genuen otsailean egindako batzar orokorrean, bai Udalarekin, bai Sustraiak Fundazioarekin elkartu eta bilera bana egitea aipatutako zalantza eta kezkak argitzeko. Halaxe egin genien eskaria martxoan batari zein besteari eta, gaur da eguna, erantzunik ere jaso ez duguna, nahiz eta eskaria maiatzan errepikatu.

Otsailean informazio faltagatik kezkatuta bageunden, nola egon behar ote dugu orain? Zer adierazten du erantzun ere ez egiteak? Axolagabekeria? Errespetu falta? Herriari zertan dabiltzan ezkutatu nahia? Non dago euskara bultzatu eta normalizazioa lortu nahi hori?

Erantzuna edozein izanik ere, guk gure aldetik, elkarrizketa eta elkarlana ezinbesteko ikusten jarraitzen dugu eta horretan saiatuko gara etengabe. Basauriko euskararen egoeraren onerako txarto ulertuak lehenbailehen argitzea espero dugu.

Bilatu

Agenda

Sakatu aukeratutako data, eguneko ekintzak ikusteko:
2012(e)ko Otsaila
A A A O O L I
« urt    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Ipuin erotikoak 17

Sakatu irudian, oinarriak ikusteko:
Ipuin erotikoak 17

Euskarabila sarean


Inkestak

Zer deitzozu webgune berriari buruz?

Emaitzak ikusi

Loading ... Loading ...

Artxiboak

Leon kalea, 3. Posta kutxa 146 48970 BASAURI (Bizkaia)
(Ariz metro geltokiaren igogailuaren ondoan gaude).
Telefonoa: 94 440 90 16.
e-posta: euskarabila@topagunea.com