Euskarabila

Zozketa

martxoa 2 2018 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Zozketa sarreran

Ez-ohiko batzar orokorra

otsaila 23 2018 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Ez-ohiko batzar orokorra sarreran

Bazkide hori:

Urtarrilaren 10ean eman genizuen elkartearen egoeraren berri, eta  aurreratu genuen otsailean batzar orokorrerako deia egingo genuela. Batzar horretarako bi aukera ikusten genituen: talde eragile berria sortu eta erronka berriei aurre egitea edo elkartea ixtea. Tamalez, taldea osatzeko deiak ez du erantzunik izan (pertsona bakarra agertu da prest) eta elkartearen jardunari amaiera ematea beste biderik ez dugu ikusten.

Horrenbestez,  datorren 23an egingo den batzar orokorrera dei egiten dizugu. Elkartearen azken batzarra izango denez, arren eskatzen dizugu bertan parte har dezazun, denon artean amaiera duina eman diezaiogun.

Laster arte,

Jarduneko zuzendaritza batzordea

 

EZ-OHIKO BATZAR OROKORRA

2018ko otsailaren 23an, 19:00etan

Euskarabilaren egoitzan (Leon kalea, 13)

 

Gai zerrenda:

  1. Egungo egoera
  2. Elkarteari erabateko amaiera emateko erabakia
  3. Eman beharreko pausuak
  4. Norberak lekarkeena

Ez ohito batzar orokorra

urtarrila 10 2018 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Ez ohito batzar orokorra sarreran

Bazkide hori:

Honen bidez, Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkartearen EZ OHIKO BATZAR OROKORRA urtarrilaren  12an egingo dugula adierazi nahi dizuegu, egun hori izan baita bazkide gehienok aukeratu duguna.

Funtsezkoa izango da egun horretan denok parte hartzea: erabaki garrantzitsuak hartuko ditugu. Hori dela eta, etortzeko ahalegina egin dezazuela eskatzen dizuegu une honetan lanean ari garen lau kideok. 

EZ OHIKO BATZAR OROKORRA

2018ko URTARRILAREN 12an, 19:00etan

EUSKARABILAREN EGOITZAN (Leon kalea 13) 

GAI-ZERRENDA

·        BBB herri ekimenaren balorazioa

·        EUSKARALDIA ekimena (erantsita doakizue laburpena)

·        Euskarabila, etorkizun hurbilari begira

 

Abenduak 3: euskararen eguna

azaroa 26 2017 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Abenduak 3: euskararen eguna sarreran

” Hemen duzue aurtengo Euskararen egunerako egindako bideoklipa. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Abenduaren 3an, ere Sozial Antzokian ikusteko aukera izango duzue (17:30-19:00).
Animatu eta etorri!

Lan eskaintza

abuztua 25 2017 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Lan eskaintza sarreran

LAN ESKAINTZA

Euskarabila euskaldunon elkarteak dinamizatzaile lanpostu bat bete behar du

Eginkizunak

  • Elkartean erabakitako ekimenak dinamizatzea eta koordinatzea

  • Diru-laguntzak kudeatzea

  • Bazkideekin komunikazioa eta harremanak bideratzea

  • Herriko euskaldunekiko eta elkarteekiko sarea sendotzea

Lan baldintzak

  • Bederatzi hilabeteko kontratua (urritik ekainera), 10 orduz astean

  • Lanlekua: Leon kalea 13 – Basauri

Eskakizunak

  • Euskara ondo menperatzea ahoz zein idatziz

  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea

  • Gestiorako gaitasuna izatea

  • Ekimeneko pertsona izatea

  • Talde lanerako prestutasuna

  • IKTen inguruko ezagutza eta zaletasuna

Baloratuko da

  • Soziolinguistikako oinarrizko ezagupenak izatea

  • Hizkuntza plangintzari lotutako ikasketak izatea

  • Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia izatea

  • Hego Uribekoa izatea

Interesatuok, bidali curriculuma Euskarabilara 2017ko irailaren 15a baino lehen: euskarabila@gmail.com

Erantzunak desaktibatuta daude Zuberoako ikastolen aldeko kanpaina sarreran

Urtero bezala Zuberoako produktuen otarreak dituzue eskuragai, ikastolen alde egiteko asmoz eta baita tokiko ekoizleak ezagutarazteko.

Eska itzazue euskarabilari email bat bidaliz (euskarabila@topagunea.com)
Informazio gehiago:

 

Mingainetik tira komiki lehiaketa

iraila 30 2016 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Mingainetik tira komiki lehiaketa sarreran

Basaurin jaio, bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek parte hartu ahal izango du Euskarabila euskaldunon elkarteak bere 20. urteurrenaren harira antolatutako MINGAINETIK TIRA komiki-tira lehiaketa honetan.

Kategoriak

Lehiaketak bost kategoria izango ditu:

  • 1. kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak
  • 2. kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak
  • 3. kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak
  • 4. kategoria: 17-18 urte bitartekoak
  • 5. kategoria: 18 urtetik gorakoak

Komiki-tirak

  • Banaka ala bikoteka aurkeztu ahal izango da komiki-tira; bikotekideek kategoria berekoak izan beharko dute

  • Komiki-tirak eskuz edo euskarri digitalean aurkeztu ahal izango dira

  • Komiki-tirek 19 x 6 zentimetroko neurria izango dute edo neurri proportzionala, nahi beste binetatan banatuta eta formatu horizontalean (erantsitakoa zabaldu)

  • Euskarri digitalean badaude, 300ppp-ko gutxieneko erresoluzioa izan beharko dute, eta JPG formatuan aurkeztuko dira (jaitsi hemendik)

  • BASAURIN BE BAGARA 2016ko egutegian agertzen diren 12 esaldietako bat hartuko da oinarri, aukeratutako esaldia tiran bertan agertu beharko delarik:

Euskarak 365 egun

Euskararik gabe ez gara

Elkar-Ekin!

Denon erronka

Sentitu, pentsatu, ekin!

Euskarak egiten gaitu

Izan gaitezen berbalagun!

Indar bat dabil hor!

Euskaraz egin daigun egunero…

Euskara, herriaren indarra!

Basaurin be bagara

Solooo-baa-rrian! Zoroo-koa-drila!

Tirak aurkezteko

  • Euskarabilaren bulegora eraman ahal izango dira: Leon 13

  • euskarabila@gmail.com helbide elektronikora bidali ahal izango dira

  • Tirarekin batera, egile(ar)en izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbide elektronikoa agertu beharko dira

  • Epea: urriaren 21etik azaroaren 21era bitartean

Sariak

Kategoria bakoitzean lehen eta bigarren saridunak egongo dira.

Epaia Euskarabilaren web orrialdean argitaratuko da. Sare sozialetan eta GEURIA hilabetekarian ere ezagutaraziko dira irabazleen 5 lanak.

Horretaz gain, tableta grafiko bana jasoko dute lehen saria irabazten dutenek eta Arkaitz Arangurenek gidatuko duen komiki tailer batean parte hartzeko aukera izango dute.

2. saridunek komiki sorta bana jasoko dute.

Epaimahaia

Hurrengo irudigileek osatuko dute epaimahaia: Arkaitz Aranguren eta Amaia Ballesteros.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Sari banaketa ekitaldia

Sari banaketa ekitaldia publikoa izango da. Tokia eta ordutegia nahikoa aurrerapenarekin jakinaraziko da.

Sariak jaso ahal izateko, sari banaketa ekitaldira etorri behar dute irabazleek edo beraien izenean norbait bidali. 

Lehiaketaren inguruko argibide gehiago jasotzeko:

 

 

Martxoko agenda

martxoa 10 2016 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Martxoko agenda sarreran

Euskarabilaren 20. urteurrena

otsaila 15 2016 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Euskarabilaren 20. urteurrena sarreran

Lagun hori,

Aurten Euskarabilaren 20. urteurrena betetzen dugula gogoratu nahi zaizue. Elkarteak 20 urte bete ditu eta hori ospakizunerako arrazoia da dudarik gabe. Horregaitik, hasi baino lehen, gure logoa urteurrenera egokitzeko eskaera egin diogu Cristina Fernandez diseinatzaileari eta ondoren daukazue aurkeztutakoen artean jardunean dagoen zuzendaritza batzordeak aukeratu duena.

Egilearen obrari buruzko informazio gehiago www.crisfernandez.com web orrian aurkituko duzue, nahi izanez gero.

20. urteurrenaren logoa

?20. urteurrena izaki, egitarau oso eta berezi bat osatu nahian gabiltza zuzendaritza batzordean, baina ez dugu horretan hasi nahi izan zuri parte hartzeko gonbitea luzatu gabe. Helburua, Basauriko ahalik eta elkarte eta norbanako gehienekin elkarlana bideratzea da. Basaurin Be Bagararen filosofia urte osora hedatuz.  Momentuz, lan talde ezberdinak osatzea planteatu dugu, egitarauaren sail desberdinei erantzungo dioten lan taldeak, alegia.

  • Hitz eta pitz: Hitzaldi eta mahai inguruak antolatzeaz arduratuko den taldea.
  • Goazen: Elkartearen kanpo jarduerak gidatzeaz arduratuko den taldea. Irteerak.
  • Mingainetik tira: Ikastetxeekin batera euskararen erabilera ikastetxeetan eta kalean bultzatzeko lan egingo duen taldea.
  • Lapiko artean: Sukaldaritzarekin lotura izango duen lan taldea
  • Ikaserraz: Ikastaro txikiez arduratuko den taldea.

Zabalik dago talde hauen parte izan nahi duenarentzako aukera. Eta zabalik dago baita proposamenak bota eta jasotzeko aukera ere.

Nonbaitetik hasteko otsailaren amaierarako proposamen erakargarri eta goxo baten aldeko apustua egin dugu. Herritarra eta tradizio gastronomikoari lotua.

Edalontzien kanta

urria 11 2015 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Edalontzien kanta sarreran

2014ko Euskal Astean, ikastetxe guztietan egindako edalontzien kantaren bideoa:

Leon 13. 48970 BASAURI (Bizkaia)
Telefonoak: 94 440 90 16 / 650 792 292.
e-posta: euskarabila@topagunea.com