Bertso afaria
Urria 7 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Urria 7 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila
Iraila 11 2011 - Familia euskaldunak-(e)n kategorian euskarabila
Data: 2011.eko irailaren 9, 10 eta 11.

Bidarraira irteera
Argazkiak
Ekaina 27 2011 - Bestelakoak-(e)n kategorian euskarabila
Bazkide agurgarria:
Dakizunez, Euskarabilan iazko abenduan hasi ginen elkarteari berari begirako gogoeta egiten. Alde batetik, gero eta gutxiago geunden eguneroko lanari erantzuteko, gero eta nekatuagoa gainera, ezin helduz. Bestetik, egoerak berak eraman egiten gintuen, ondo ari ote ginen pentsatzen gelditzeko aukerarik gabe.
Horrela, elkartearen oinarrizko egitasmoak bakarrik mantendu eta gogoetaren diseinurako taldetxo bat sortu genuen. Talde horretan, Euskarabilaren funtzio eta norabidea birplanteatu ez ezik, herriko egoera orokorra ere aztertu beharra sumatzen genuen, nahiko kezkagarria ikusten baikenuen azken urteotako norabidea. Honetan genbiltzala, Kontseiluak egindako azterketak irakurketa zuzena egiten ari ginela baieztatu zigun.
Tartean hauteskundeak ere izan ditugu eta erantsita duzun idazkia aurkeztu genien alderdi politiko guztiei. Gure zeregina bestelakoa zen arren, ez genuen aukera pasatzen utzi nahi. Hemendik aurrera ikusiko dugu gure proposamenak gogoan hartzen dituzten.
Geurera itzuliz, gogoeta aberatsagoa izan dadin, euskarabilakideak ez ezik, herrian norbere errealitatetik bere ikuspegi edota kezka izan dezakeen beste zenbait pertsona ere izango dela iritzi genion eta zerrenda bat egiteari ekin genion. Zerrenda osatu eta gogoetarako gonbitea egiten hasiko gara orain, baina aurretik zuri ere, bazkide zaren horri, luzatu nahi dizugu gonbitea. Gainera osatu dugun zerrenda ez da itxia eta horrelako kezkarik duen inor ezagutzen baduzu; denon artean osatuko dugu.
Zein da gure asmoa? Amaigabeko gogoetetan ez galtzeko eta jendea ez uxatzeko, beti ere Topagunearen aholkularitza izanik, hiru/lau saio egingo ditugu. Horietako lehena dagoeneko aurreikusi dugu zein izango den: “Zergatik ez” du izenburu eta bi ordu eta erdiko saio gidatua da. Azaroan egiteko asmoa daukagu eta bi data ikusten ditugu aukeran: azaroaren 18an (ostirala/18:00-20-30) ala azaroaren 19an (larunbata/10:00-12:30). Ondorengo bizpahiru saioak oraindik zehazteko dauzkagu, baina datorren urtean izango lirateke.
Beraz, euskarabilakide zein zerrendako lagunok euskaraz bizitzeko ditugun trabak eta ikusten ditugun hutsuneak konpartitu eta hori horrela izan ez dadin egin behar litzatekeena aztertzeko prest bagaude, guzti horretarako pistak emango dizkiguten hiru-lau saio horietan parte hartzeko konpromisoa hartu beharko dugu: ez gutxiago ezta gehiago ere! Hortik aurrera ikusiko dugu zer giro dagoen; zer egin; nork, nola eta zertan jarrai dezakegun Basaurin euskaldunok euskaraz bizi ahal izan gaitezen.
Lasai hartu proposamena, ondo pentsatu talde lan honek betetzen zaituen eta hala bada, erantzun mezu honi edo deitu Karmeleri (665714605), ahal dela, irailaren 20a baino lehen, eta adierazi lehenengo saiorako bi egunetan zein nahiago duzun, ados? A! Eta horrelako kezkarik duen inor baduzu buruan, zalantzarik gabe egiozu gonbitea gurekin bide hau egiteko!
2011-06
EUSKARABILA EUSKALDUNON ELKARTEA
Ekaina 15 2011 - Irakurri, gozatu eta oparitu-(e)n kategorian euskarabila



Ekaina 9 2011 - _Gainontzeko ikastaroak-(e)n kategorian euskarabila
Ekaina 8 2011 - Idazleekin solasean-(e)n kategorian euskarabila

Errotik - Gotzon Barandiaran
Ekaina 5 2011 - Familia euskaldunak-(e)n kategorian euskarabila
Maiatza 24 2011 - Ipuin erotikoen lehiaketa, Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila
Dagoeneko bukatu da ipuin erotikoen lehiaketaren 16. edizioa. Maiatzak 24an izan da sari banaketa:

Eskuen sustraiak - Oier Guillan
Apirila 12 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila
Garikoitz Kortabitarte “Beti”, 20 urte bueltako gazte bat da. Gatxizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu.

Buah Txabal
Apirila 10 2011 - Antzerki topaketak-(e)n kategorian euskarabila

Antzerki topaketak 2011

Emanaldien koadroa