Euskarabila

Abenduko agenda

abenduak 6, 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Abenduko agenda sarreran

Hemen abenduko agenda:

Azaroaren 6tik abenduaren 7ra: “ALEZ ALE, ELEZ ELE”. 2015eko Basaurin Be Bagara ekimenean auzolanean egindako lanen erakusketa. Pozokoetxe Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 11:30etatik 13:15etara eta 16:30etatik 20:15etara.

Abenduak 3: euskararen eguna

azaroak 26, 2017 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Abenduak 3: euskararen eguna sarreran

” Hemen duzue aurtengo Euskararen egunerako egindako bideoklipa. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Abenduaren 3an, ere Sozial Antzokian ikusteko aukera izango duzue (17:30-19:00).
Animatu eta etorri!

Alez ale, elez ele

azaroak 16, 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Alez ale, elez ele sarreran

Informazio gehiago:

Agenda: 2017.eko azaroa

azaroak 6, 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Agenda: 2017.eko azaroa sarreran

Azaroak 3,5,6,7 eta 8: “HANDIA” filma, Sozial Antzokian. 19:00-22:00etan.

Azaroaren 6tik abenduaren 7ra: “ALEZ ALE, ELEZ ELE”. 2015eko Basaurin Be Bagara ekimenean auzolanean egindako lanen erakusketa. Pozokoetxe Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 11:30etatik 13:15etara eta 16:30etatik 20:15etara.

Arazoaren 13tik 27ra arte: “ERTIBIL BIZKAIA 2017” IKUS-ARTEEN ERAKUSKETA IBILTARIA. Azaroaren 15ean 19:00etan Garazi Ansak, EHUko irakaslea, bisita gidatua eskainiko digu euskaraz. Aldez aurretik izena eman behar da telefono zenbaki hauetan: 944666395 / 944666426. Arizko Dorretxean.

Azaroaren 22an: “CONSUMO GUSTO, EN BASAURI” dokumentalaren aurkezpena SAGARRAK EKOLIGISTA TALDEA eta SETEM GKEk antolatuta. Pelikula azpimarratutako jatorrizko hizkuntzan izango da eta aurkezpena euskaraz. Pozokoetxe Kultur Etxean, 19:00etan.

Azaroak 26: “ALIZIA LURRALDE MIRESGARRIAN” antzerkia, Sozial Antzokian 12:30etan.

Azaroak 30: “ARRUTIREN BANDA”, Jon Arretxeren eleberri berriaren aurkezpena, 19:30etan Ibaiganeko Kultur Etxean.

Eta horretaz gain:

Agenda: 2017.eko Urria

urriak 5, 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Agenda: 2017.eko Urria sarreran

Lan eskaintza

abuztuak 25, 2017 - Bestelakoak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Lan eskaintza sarreran

LAN ESKAINTZA

Euskarabila euskaldunon elkarteak dinamizatzaile lanpostu bat bete behar du

Eginkizunak

  • Elkartean erabakitako ekimenak dinamizatzea eta koordinatzea

  • Diru-laguntzak kudeatzea

  • Bazkideekin komunikazioa eta harremanak bideratzea

  • Herriko euskaldunekiko eta elkarteekiko sarea sendotzea

Lan baldintzak

  • Bederatzi hilabeteko kontratua (urritik ekainera), 10 orduz astean

  • Lanlekua: Leon kalea 13 – Basauri

Eskakizunak

  • Euskara ondo menperatzea ahoz zein idatziz

  • Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea

  • Gestiorako gaitasuna izatea

  • Ekimeneko pertsona izatea

  • Talde lanerako prestutasuna

  • IKTen inguruko ezagutza eta zaletasuna

Baloratuko da

  • Soziolinguistikako oinarrizko ezagupenak izatea

  • Hizkuntza plangintzari lotutako ikasketak izatea

  • Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia izatea

  • Hego Uribekoa izatea

Interesatuok, bidali curriculuma Euskarabilara 2017ko irailaren 15a baino lehen: euskarabila@gmail.com

Surf ikastaroa 2017

maiatzak 11, 2017 - _Gainontzeko ikastaroak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Surf ikastaroa 2017 sarreran

Argazkiak hemen eta bideoa hemen.

Antzerki topaketak 2017

maiatzak 11, 2017 - Antzerki topaketak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Antzerki topaketak 2017 sarreran

Aurtengo programazio osoa aurki dezakezue hementxe sakatuz.

Maiatzeko agenda

maiatzak 7, 2017 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian Euskarabila

Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzeko agenda sarreran
  • Maiatzak 2, 3, 4, 5: Euskal Musikaren astea. 19:30ean Udal Musika Eskolan
  • Maiatzak 3: Bertsolaritza. Ikastetxeen arteko bertso topaketak. 10:00etan Social Antzokian
  • Maiatzak 4: Literatura. “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburuaren aurkezpena. 19:00etan Pozokoetxe Kultur Etxea.
  • Maiatzak 5: Pailazoak. “Show berria prestatzen” Korri eta Salto pailazoak. 17:30ean Basozelai Gizarte Etxea
  • Maiatzak 5: Antzerkia. “Buah Txabal” DBHko antzerkigintzakoentzat. 11:00etan Ibaigane Kultur Etxea.
  • Maiatzak 5: San Migel Kantari. 20:00etan Elizako enparantzan.
  • Maiatzak 6: Euskal Jaia. 12-18 urtekoentzat. 18:00/20:00 San Migeleko gaztegunean. 20:00/22:00 Basozelaiko gaztegunean.
  • Maiatzak 7: Musika. “Korrontzi dantza” + Edurre, Agintzari eta Basauritar dantza taldeak. 19:00etan Social Antzokian.
  • Maiatzak 11: Mintzodromoa. 10:30/12:00 eta 18:30/20:00 Solobarria plazan. (izena emateko euskaltegietan)
  • Maiatzak 17: Antzerkia. “Biolin Magikoa”. 17:30ean Taberna Nagusian. (San MIgel)
  • Maiatzak 21: Pailazoak. “tipi-tapa Korrika” Pirritx, Porrotx eta Marimotots. 16:45ean eta 19:00etan Social Antzokian.

Erantzunak desaktibatuta daude Pasta agroekologikoa egiteko tailerra sarreran

Apirilaren 29an SARGATANA belardendan antolatu dugun PASTA AGROEKOLOGIKOA egiteko tailerraren berri.
Partaide kopurua mugatua iznago da, eta beraz, ahal bezain laster izena ematea eskertuko genizueke.

Egin klik ondoko irudian

Leon 13. 48970 BASAURI (Bizkaia)
Telefonoak: 94 440 90 16 / 650 792 292.
e-posta: euskarabila@topagunea.com