Euskarabila

Surf ikastaroa 2011

Ekaina 9 2011 - _Gainontzeko ikastaroak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

Argazkiak (2011-06-09)

Iruzkinak ezgaituta
  • Gotzon Barandiaranen “Errotik” liburuaren aurkezpena
  • Euskarabilaren egoitzan (19:00)

Errotik - Gotzon Barandiaran

Argazkiak:

Iruzkinak ezgaituta

Argazkiak:

Iruzkinak ezgaituta

Dagoeneko bukatu da ipuin erotikoen lehiaketaren 16. edizioa. Maiatzak 24an izan da sari banaketa:

  • Epaimahaikideak: Rafa Ugalde, Yurre Ugarte eta Oier Guillan.
  • Sariak
    • 1. saria: 600 €.
    • 2. saria: 400 €.
    • Basauriko onenarentzat saria: 250 €.
  • Sari banaketa: maiatzaren 24an.
  • Oier Guillanen eskutik: “Eskuen sustraiak” emanaldia
  • Pozokoetxeko kultur etxean (19:00)

Eskuen sustraiak - Oier Guillan

Iruzkinak ezgaituta
  • Tokia: Pozokoetxeko Kultur Etxea (19:00)

Garikoitz Kortabitarte “Beti”, 20 urte bueltako gazte bat da. Gatxizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu.

Buah Txabal

Iruzkinak ezgaituta

Antzerki topaketak 2011

Emanaldien koadroa:

Emanaldien koadroa

Argazkiak:

Korrika 17: bertso saioa

Apirila 8 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta
  • Tokia: Social antzokia (20:00)

Bertso saioa

Korrika 17

Apirila 3 2011 - Kultur eskaintzak-(e)n kategorian euskarabila

Iruzkinak ezgaituta

 

 
 

Korrikaren zozketa


 

Donostiara joateko autobusa

Iruzkinak ezgaituta

Kaixo!

Baduzu Travel Club?
Baldin baduzu, zure laguntza behar dugu: kanpaina bat dago martxan Travel Club-i informazioa euskaraz eskatzeko.

>> Klikatu hemen. <<

Iruzkinak ezgaituta

Basauri, 2011ko martxoa

Udal hauteskunde garaian gaude eta horrexegatik, Euskarabila euskaldunon Elkarteak datozen urteotan Basaurin euskararen hizkuntza-normalizaziorako bidean ezinbestekotzat jotzen dituen konpromisoak eskatu nahi dizkie herriko alderdi politikoei, azken lau urteotan euskararen erabilera normalizatzea ez baita agintarien agenda politikoan egon.

Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2011ko otsailean jendaurrean azaldutako txostenak zalantza izpirik ere ez du uzten: 0tik 10erako puntuazioan (0=hizkuntza-politikak euskarari inolako tarterik ez), Basauri 3,5era ( 0,2) heltzen da. Legez euskararen eremu ofizialean egon arren, praktikan argi dago etxerako lanak txarto eginda edota egin gabe dituztela agintean dauden politikoek.

Baina euskarak gure udalerrian dituen gabezia eta hutsuneak ez dira zenbakietan bakarrik islatzen. Hamaika arlo aipa genezakeen arren, bakarra azpimarratuko dugu, adierazgarrienetan adierazgarriena iruditzen zaigulako: Basaurik gaur egun ez dauka Euskara Zerbitzurik. Nola izan liteke?

Euskara Zerbitzua berriz martxan jartzeko konpromisoa da eskatu nahi dugun lehena. Euskara Zerbitzu horrek berehala eta indarrez heldu beharko die herrian euskararen esparruan ditugun erronkei: erabilera planak, aisialdia, kultura eskaintza, etorkinak, kirola, gazteria… Baina nola?

Euskarabilan oso argi izan dugu geure sorreratik Basaurin euskararen normalizazioan urrats sendoak emateko herri-ekimenaren eta administrazioaren, kasu honetan udalaren, arteko elkarlana hitz potoloa baino zerbait gehiago dela. Biziberritze Planaren haritik sortu eta gaur egun desagertarazi duten Euskararen Aholku Batzordea indartzea eta benetako erabilera ematea funtsezkoa ikusten dugu. Batzorde honetan euskalgintzako eragile guztiek hartu beharko dute parte, berdintasunean, denon artean euskarak Basaurin dituen beharrei erantzuteko plangintza, tresnak, estrategiak, baliabideak eta dinamikak adosteko eta gauzatzeko.

Ezin gara nor bere txokoan baztertuta lanean aritu. Aipatutako batzordearen funtzioak, zereginak eta ardurak argiak eta benetan mamiz betetakoak badira, funtsezko tresna bihur daiteke azpimarratutako elkarlana burutzeko.

Euskara Zerbitzua eta Euskara Aholku Batzordea gidatuko dituen diagnosiaren beharra ere ikusten dugu Euskarabilan. 1987an SIADECOk egindako ikerketa lan hartatik (Hizkuntzaren egoerari buruz diagnosi orokorra eta hizkuntzaren normalkuntzari buruz norabide nagusiak) urte asko igaro dira eta Basauriri berriz egin behar zaio argazkia, kalitate handiko argazkia, detaile guztiak biltzen dituena. Diagnostiko serio batetik abiatu behar dugu ondo zimendutako eta adostutako plangintza. Bestela, gureak egingo du.

Lerro hauetatik, beraz, hurrengo konpromisoak eskatu nahi dizkiegu alderdi politikoetan Basaurin aurkeztuko diren herritarrei:

  • Euskara Zerbitzua martxan jartzeko konpromisoa.
  • Euskara Aholku Batzordea egia egiteko konpromisoa.
  • Euskararen egoera aztertuko duen diagnostikoa bideratzeko konpromisoa.

Prest gaude gurekin elkartu nahi duen edonorekin honi guztiari buruzko elkarrizketak eta iritzi trukaketak egiteko eta zabalik dauzkagu Euskarabilaren ateak Basaurin euskararen normalizazioan ekarpenak egiteko eta laguntza emateko prest dagoen ororentzat.

Euskaraz bizi nahi dugun basauriarrok oso gogoan hartuko ditugu gure hizkuntzaren normalizazioa helburutzat jotzen duten alderdi politikoen konpromisoak.

EUSKARABILA

Bilatu

Agenda

Sakatu aukeratutako data, eguneko ekintzak ikusteko:
2012(e)ko Maiatza
A A A O O L I
« mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

Ipuin erotikoak 17

Sakatu irudian, oinarriak ikusteko:
Ipuin erotikoak 17

Euskarabila sarean


Inkestak

Zer deitzozu webgune berriari buruz?

Emaitzak ikusi

Loading ... Loading ...

Artxiboak

Leon kalea, 3. Posta kutxa 146 48970 BASAURI (Bizkaia)
(Ariz metro geltokiaren igogailuaren ondoan gaude).
Telefonoa: 94 440 90 16.
e-posta: euskarabila@topagunea.com