• “Cassamance likine” (Cassamancen bizi naiz) Idoia Beratarbide Arrietaren eskutik
  • Datak eta tokia: 2009.eko urriaren 22tik azaroaren 6ra Pozokoetxeko Kultur Etxean.
  • Informazio gehiago

16 formatu ertaineko koadroek osatzen dute erakusketa. Bertan Cassamancen ezagututako emakumeen erretratuak dira nagusi. Koadro hauen helburua protagonisten aurpegia baino haien begiradak harrapatzea da, beren bizipenek islatzen dituzten begiak, oroitzapenak, borrokak eta itxaropenak. Teknika mixtoa erabili dut.

PROIEKTUA CASSAMANCEKO EMAKUMEEKIN

Mikelazulo kultur elkartea bi aldiz egon da Cassamancean Diola kulturako eragile kultural eta sozialekin elkarlanean. Mikelazulok Cassamanceko hainbat herritan egindako proiektua sormenean oinarritua izan da batik bat (ikuskizun bat, hango eragile kulturalen lana ezagutu eta ezagutzera eman, lantegiak eskoletan…) eta horrekin batera urteetan zehar mantendu diren harremanak eta zubiak eraiki dira. Horri esker Euskal Herritik beste hainbat proiektu bultzatzea da helburua, beti ere herri mailatik, ahal den neurrian harreman zuzenetatik, bitartekaririk gabe. Cassamanceko herriak urte asko darama bere kultura propioaren, bere hizkuntzaren, bere existitzeko eskubidearen aldeko borrokan, eta Euskal Herritik elkartasuna adieraztea da helburua.

Horren guzti horren haritik sortu zen 2008ko bidaian Cassamanceko emakumeekin lan egiteko proposamena. Oussouye edo Djenbereng bezalako herrietan emakumeak oso ondo antolatuta daude, eta haien proiektuak babestu eta garatzen laguntzea dugu helburu ekimen honekin. Ideia honakoa da: emakumeei beraiek ekoizten dituzten esku lanak (“batik” teknikarekin egindako arropak, mantelak…, panpinak…) erosi lortutako diruaren bidez, gero Euskal Herrian saldu, eta saldutakoaren dirua berriz ere haiei enkargu berriak eginez itzuli. Helburua zera da, haien lana etengabe martxan egotea, etekin guztiak beraiei itzuliz. Azken ametsa litzateke “batik” teknikan oinarritutako nolabaiteko kooperatiba bat sortzea.