Ipuin erotikoen 17. lehiaketa
Maiatza 22 2012 - Ipuin erotikoen lehiaketa-(e)n kategorian euskarabila
Hau da Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako ipuin erotikoen 17. lehiaketako epaimahaiak maiatzaren 9an hartutako erabakia. Honekin batera, parte hartzeari buruzko zenbait datu eta sari banaketaren berri ere baduzu.
Epaimahaikideak: Yurre Ugarte, Oier Guillan eta Edorta Jimenez
Erabakia:
- 1. saria: GURPILA – Eneritz Dueso Domenech (Irun)
- 2. saria: IRUDI PILULAK – Miren Juaristi Zabaleta (Azkoitia)
- 3. saria: GERUZAK / GEZURRAK – Danele Sarriugarte Mochales (Elgoibar)
Basauriko onenarentzako saria ez da eman eta horren ordez 3. sari bat ematea erabaki da.
Epaimahaikoek ipuin irabazleen inguruan azpimarratutakoa:
- GURPILA: Freskotasuna du, beraz sinesgarritasuna; topikoekin jokatzen duen ironia.
- IRUDI PILULAK: Izenburuak dioen moduan, irudiak dira pilula moduan emanak, dosifikatuak, erritmo biziz, elipsia erabiliz.
- GERUZAK / GEZURRAK: Erotismoaren arlokoa bete-betean ez bada ere, idazkera aldetik nabarmentzekoa.
Parte hartzea: Guztira 27 ipuin aurkeztu dira. Parte-hartzailearen profila gipuzkoar edo bizkaitar emakumezkoa eta 20-40 urte bitartekoa dela esan liteke.
Sari banaketa Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izan da, maiatzaren 22an, arratsaldeko 7:00etan. Bertan, sari banaketaz gain, EZ DON ARMAIRU, EZ DOK ARMAIRU! errezitaldia izan dugu gozagarri.

Ez dok - ez don amairu
Kontsulta itzazu oinarriak.

Ipuin erotikoak 17





Euskarabila ipuin erotikoen lehiaketak agur

