Euskal Herriko Nekazarien Elkartearekin, EHNErekin, egingo dugun ikastaro honetan euskaldunon historian eta kulturan funtsezkoak izan diren sendabelarrak izango dira mintzagai eta langai.

Sendabelarrak ikastaroa

Sendabelarrak ikastaroa

Gaur egun ere, elikadura ohitura desegokiak eta tratamendu kimikoak kontuan hartuta, sendabide naturalek garrantzi haundia hartzen dute. Ikastaroa guztiz praktikoa izango da. Maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 15era bitarteko astelehen guztietan elkartuko gara Euskarabilaren egoitzan eta guztira 7 saio egingo ditugu.

Jakin nahi al duzu zertaz arituko garen?

  • Noiz eta non egiten den bilketa, landareen atalak…
  • Landareak nola lehortu, nola gorde eta noiz arte dugun erabiltzeko aukera.
  • Sendabelarren onarpen maila gure inguruan.
  • Sendabelarren propietateak eta erabilpena.
  • Olioak, ukenduak eta pomadak egin.