Maskarada 2010
Martxoa 7 2010 - _Gainontzeko irteerak-(e)n kategorian euskarabila
Zuberoara zergatik?
Zuberoa mendebaldetik urrun samar gelditzen den eskualdea dugu; askorentzat erabat ezezaguna. Urtarriletik apirila bitartean ospatzen den maskarada herrialde hura eta bertako tradizioak ezagutzeko aukera interesgarria da. Basaurin euskaldunei euskaraz mintzatzeko espazioak sortzen dihardugun dinamikaren barruan, horrelako txango batek berebiziko garrantzia du: Alde batetik, sortuz joan diren harreman sareak sendotzeko eta, bestetik, beste euskalki bat eta beste tradizio batzuk hurbiletik ezagutzeko aukera eskaintzen duelako.
- Ikusi edizio honen egitaraua.








